2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Ordezko bake epailearen hautaketa
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101 eta 102. artikuluetan (uztailaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan (uztailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Udal honek Ziraukiko bake epaile titularra hautatzea.
Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea.
Era berean, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasunari eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete beharko dituzte.
Interesdunek Udal honetako erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte beren eskabideak. Epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun baliodunean bukatuko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ziraukin, 2010eko ekainaren 9an.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L1010232