78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Hilerriaren ordenantzako tarifetan. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2010eko maiatzaren 6an egin bilkuran, bertzeak bertze, erabaki zuen hasiera batean onestea tarifen aldaketa, Udalaren hilerriko kontzesioen tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikotzat joko da Udalaren hilerriko kontzesioen tasak arautzen dituen ordenantzan aldaketa hasiera batean onesteko erabaki hau, eta ondorio juridikoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina.

Beriainen, 2010eko ekainaren 8an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L1010189