78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

89/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakaskuntzako hizkuntza ereduetako aldaketak arautzen dituena.

Maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuak, euskara Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan sartzea arautzen duenak, 7. artikuluko 7. puntuan agintzen du ikasketak euskaraz hasi edo euskara irakasgaitzat duten ikasleek hala jarraitu beharko dutela eskolaldi osoan, non ez diren aldaketak erregelamendu bidez baimentzen.

Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren apirilaren 30eko 233/1991 Foru Aginduak, irakaskuntzako hizkuntza ereduetako aldaketak arautzen dituenak, 159/1988 Foru Dekretua garatzen du, eta prozedura eta baldintzak ezartzen ditu hizkuntza ereduko aldaketak baimentzeko.

Azken urteotan Nafarroako hezkuntza sisteman egin diren berrikuntza eta aldaketen ondorioz, erregulazio berri bat egin behar da hizkuntza ereduko aldaketak baimendu edo ukatzeko baldintzei eta prozedurari dagokienez, arinagoa izan dadin eta egokituagoa egungo hezkuntza sistemarekin.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio esparrua.

Irakaskuntzako hizkuntza ereduko aldaketak arautzeko prozedura eta baldintzak ezartzea du xede foru agindu honek, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan zein pribatuetan.

2. artikulua. Kasuak.

Hizkuntza ereduko aldaketak baimentzen ahal dira kasu hauetan:

1.-Haur Hezkuntzako bigarren zikloko kurtsoetan, ez baita derrigorrezko hezkuntza etapa.

2.-Derrigorrezko irakaskuntzako etapa oso bat bukatzean, hau da derrigorrezko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etapak bukatzean.

3.-Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa bukatzean, A ereduko ikasleak atzerriko bigarren hizkuntza etapa horretako hirugarren zikloan egin nahi badu.

4.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko kurtsoetan, ikaslearen ibilbide akademikoaren arabera hobe denean aukerako berariazko irakasgai bat, ibilbide horretan behar dena, egitea.

5.-Disfuntzio psikopedagogikoak daudenean, zein den ere ikaslearen kurtsoa, hizkuntza ereduko aldaketaren beharra frogatzen duten txosten eta dokumentuak aztertu ondoren.

6.-Herrian berean ikastetxez aldatuz gero, baldin eta ez bada bertan beste ikastetxe bat aukera ematen duena hizkuntza eredu berean jarraitzeko.

3. artikulua. Eskatzeko modua eta epea.

1.-Hizkuntza eredua aldatzeko eskaerak ikastetxeko zuzendaritzan eginen dira, oro har.

2.-Hizkuntza ereduko aldaketaren ondorioz ikastetxez aldatzen bada eta baimena besterik gabe eskuratzen bada (Haur Hezkuntzako bigarren zikloko kurtsoak, etapa oso bat bukatzean egiten denean aldaketa, eta ikastetxez herrian berean aldatzen denean, baldin aukerarik ez badago herrian berean hizkuntza eredu berean beste ikastetxe batean jarraitzeko), eskaerak destinoko ikastetxeko zuzendaritzara igorriko dira, eta bertan bideratuko dira.

3.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko kurtsoetan hizkuntza-ereduz aldatzeko kasuan, ikaslearen ibilbide akademikoaren arabera hobe denean aukerako berariazko irakasgai bat, ibilbide horretan beharrezkoa dena, egitea eta hura, bere ohiko ikastetxean ez izateagatik beste ikastetxe batera aldatu behar duenean, eskaerak destinoko ikastetxeko zuzendaritzara igorriko dira, eta bertan bideratuko dira.

4.-Disfuntzio psikopedagogikoak izateagatik hizkuntza-ereduz aldatzeko kasuan, zein den ere egin den kurtsoa, eta nahitaez ikastetxez aldatu behar denean, eskaerak jatorrizko ikastetxeko zuzendaritzara igorriko dira, eta bertan bideratuko dira.

5.-Ikasleen gurasoek edo tutoreek, edo ikasleek beraiek, adin nagusikoak badira, eskatu beharko dute ikasketen hizkuntza ereduko aldaketa 1. eredua beteta (III. eranskina), 2. artikuluan aipatzen diren kasu guztietan.

6.-Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioetako ikastetxeetako etapetan ikasleak onartzeko epe ohikoak eta bereziak arautzeko urtero ezartzen dena da hizkuntza ereduko aldaketarako eskaerak aurkezteko epea.

4. artikulua. Ebazpena.

Kasu bakoitzean ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko ditu hizkuntza ereduko aldaketak, irizpide hauei jarraituz:

1.-Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen kasuan, eskaera besterik gabe onartuko da kurtsoz aldatzean.

2.-Etapa batetik bestera aldatzen diren ikasleen kasuan, eskaera besterik gabe onartuko da.

3.-Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza ikasteko ereduz aldatzen diren ikasleen kasuan, eskaera besterik gabe onartuko da.

4.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen kasuan, beren ikasketen ibilbidean beharrezko dituzten aukerako berariazko irakasgaiekin ordutegiaren bateraezintasunagatik ereduz aldatzeko eskatzen dutenean, ikastetxeko zuzendaritzak aldeko txostena eskatuko dio ikasketa burutzari, aldaketa baimendu aurretik.

5.-Aldaketa disfuntzio psikopedagogikoengatik eskatzen duten ikasleen kasuan, ikastetxeko zuzendaritzak ikasleak baloratzeko txostena eskatuko dio ikastetxeko orientatzaileari. Eskaera onartu edo ukatu eginen da, txosten horren arabera.

6.-Herrian berean ikastetxez aldatzen duten ikasleen kasuan, besterik gabe emanen da baimena, baldin eta aukerarik ez bada hizkuntza eredu berean jarraitzeko herriko beste ikastetxe batean.

7-Ikastetxeko zuzendaritzak idatzita, 2. ereduari jarraituz (IV. eranskina), jakinaraziko die interesdunei eskaera onartu edo ukatzen zaien, ikasleak hartzeko erregulazioan ezartzen diren epeen barrenean. Ikasleak ikastetxez aldatu badu eta eskaera onartu bazaio, hura 3. artikuluan erabakitakoaren arabera bideratzen duen ikastetxeak komunikazioaren kopia igorriko dio beste ikastetxeari, jatorrizkoari edo destinokoari, zein den kasua.

8.-Baimentzen diren hizkuntza ereduko aldaketek ikasturte berrian izanen dute eragina. Salbuespen gisa, ikastetxeak ikasturtean berean jartzen ahal du aldaketa indarrean hizkuntza ereduko aldaketa disfuntzio psikopedagogikoengatik egiten denean, hura gomendagarria bada.

5. artikulua. Errekurtsoa.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da ikastetxeko zuzendaritzaren ebazpenaren aurka, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritzari zuzendua, hartutako erabakia jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. artikulua. Aldaketen berri ematea.

Ikastetxeko zuzendaritzak, ereduz aldatzeko eskaera aldi bakoitza (ohiko epea eta epe berezia) bukatu eta hurrengo hamabost egunean, edo bere unean bizilekuz aldatzen denean, euskarri informatikoan igorriko ditu Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, hark emandako ereduan, aldaketa eskatzen duten ikasleen datu hauek, gutxienez ere: izen-deiturak, helbidea, herria, posta kodea eta telefonoa; hizkuntza eremua, zein eredu, kurtso eta ikastetxetan dagoen, zein hizkuntza eremu, eredu, kurtso eta ikastetxetarako eskatzen duen aldaketa, eskaeraren arrazoia eta hartu den ebazpena (onartu edo ukatu den, eta arrazoia).

7. artikulua. Eredu aldaketa, bizilekua aldatzeagatik.

1.-Beste herri batera bizitzera joateagatik ikasleek ikastetxez aldatu behar dutenean, oro har, jatorrizko ikastetxean zuten ereduan jarraitu beharko dituzte ikasketak.

2.-Bizileku berrian ezinezkoa bada ikasketak lehenagoko hizkuntza ereduan jarraitzea, baimena emanen da ereduz aldatzeko.

3.-Eskaerak aurkezteko epea, urtero, matrikulatzeko epe ohikoak eta bereziak arautzeko ezartzen den bera da. Bizileku aldaketa ikasturtean egiten bada, aldaketa egiteko unean berean aurkezten ahal da eskaera.

4.-Eskatzaileak Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura igorriko du ereduz aldatzeko eskaera, 3. eredua (V. eranskina) beteta. Eskaerarekin batean, bizileku berriko erroldaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

8. artikulua. Aldaketen ondorio akademikoak.

1.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) egiten duten ikasleen hizkuntza ereduko aldaketen ondorio akademikoak I. eranskinean adierazi dira, kasuz kasu.

2.-Batxilergoa egiten duten ikasleen hizkuntza ereduko aldaketen ondorio akademikoak II. eranskinean adierazi dira, kasuz kasu.

3.-Beste autonomia erkidegoetatik datozen ikasleentzat, beren hizkuntza koofizialean ikasi eta azken kalifikazioa positiboa atera dutenentzat, irakasgai horrek curriculumeko gainontzeko irakasgaien balio bera izanen du ondorio akademikoei dagokienez. Azken kalifikazioa negatiboa izan bada, ez du ondorio akademikorik izanen. Dena dela, Batxilergoko bigarren kurtsoko ohiz kanpoko ebaluazioaren ondotik bere jatorriko erkidegoko hizkuntza koofiziala baino ez badu gainditu gabe, ez da baimenduko hizkuntza-ereduz aldatzea.

4.-Euskal Autonomia Erkidegotik datozen ikasleentzat, Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasi eta azken kalifikazioa positiboa atera dutenentzat, irakasgai horrek curriculumeko gainontzeko irakasgaien balio bera izanen du ondorio akademikoei dagokienez. Azken kalifikazioa negatiboa izan bada, irakasgai horrekin jarraitu beharko du. Ikastetxeak gai hori ematen ez badu, hark eskaintzen dituen aukerako irakasgairen bat egin beharko du.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Euskara ikasteko salbuespena eremu euskaldunean

Eremu euskaldunean euskara ikasteko betebeharra dagoenez, hura ikastetik salbuesteko eskaerak Eskolako Hizkunza Plangintzaren Zerbitzura zuzenean egin behar dira, abenduaren 27ko 299/1988 Foru Dekretuaren babesean, horretan ematen baitira behin-behineko arauak euskararen irakaskuntzatik salbuesteko modua erregulatzeko eremu euskalduneko hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Arauen indargabetzea

Indargabetzen da apirilaren 30eko 233/1991 Foru Agindua, baita foru agindu honetan ezarritakoaren kontra dauden maila bereko xedapen guztiak ere.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indarra hartzea

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko ekainaren 1ean.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

I. ERANSKINA

Hizkuntza ereduko aldaketa D.B.H.n

EGOERA KURTSO BUKAERAN1

ONDORIOAK HURRENGO IKASTURTEKO MATRIKULAN

(kurtsoz igo bada)

Eredu aldaketa

Dtik Ara

(A/G ikastetxea)

D eredua

A eredua (A/G ikastetxea)

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

-Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Dtik Ara

(A/D ikastetxea)

D eredua

A eredua (A/D ikastetxea)

Gtik Ara

(A/G ikastetxea)

G eredua

Dtik Gra

-Euskarak ez du balio batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Euskarak ez du balio kurtsoz igotzeko eta titulazioarako, ondoko kurtsoetan

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2.

Eredu aldaketa

Atik (A/G ikastetxea) Gra

A eredua (A/G ikastetxea)

G eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Horren ordez, ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2.

Eredu aldaketa

Atik (A/D ikastetxea) Gra

A eredua (A/D ikastetxea)

G eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskarak ez du balio batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Euskarak ez du balio kurtsoz igotzeko eta titulazioarako, ondoko kurtsoetan

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskarak ez du balio batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Euskarak ez du balio kurtsoz igotzeko eta titulazioarako, ondoko kurtsoetan

Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Atik (A/G ikastetxea) Dra

A eredua (A/G ikastetxea)

D eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

Eredu aldaketa

Atik (A/D ikastetxea) Dra

A eredua (A/D ikastetxea)

D eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

-Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

(1) Betiere, jatorrizko ikastetxeak kurtsoz igotzeko edo hura errepikatzeko hartzen duen erabakia errespetatuko da.

(2) Gainditu gabe gelditzen diren gaiak hizkuntza eredu berriko baldintzen arabera egin beharko dira.

II. eranskina

Hizkuntza ereduko aldaketa Batxilergoan

BATXILERGOA

EGOERA KURTSO BUKAERAN1

ONDORIOAK HURRENGO IKASTURTEKO MATRIKULAN2

(kurtsoz igo bada)

Eredu aldaketa

Dtik Ara

(A/G ikastetxea)

D eredua

A eredua (A/G ikastetxea)

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

-Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Dtik Ara

(A/D ikastetxea)

D eredua

A eredua (A/D ikastetxea)

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

-Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Gtik Ara (A/G ikastetxea)

G eredua

A eredua (A/G ikastetxea)

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Gtik Ara (A/D ikastetxea)

G eredua

A eredua (A/D ikastetxea)

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Dtik Gra

D eredua

G eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

-Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskarak ez du balio batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Euskarak ez du balio kurtsoz igotzeko eta titulazioarako, ondoko kurtsoetan

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskarak ez du balio batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Euskarak ez du balio kurtsoz igotzeko eta titulazioarako, ondoko kurtsoetan

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Atik (A/G ikastetxea) Gra

A eredua (A/G ikastetxea)

G eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Horren ordez, ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Atik (A/D ikastetxea) Gra

A eredua (A/D ikastetxea)

G eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

-Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskarak ez du balio batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Euskarak ez du balio kurtsoz igotzeko eta titulazioarako, ondoko kurtsoetan

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskarak ez du balio batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Euskarak ez du balio kurtsoz igotzeko eta titulazioarako, ondoko kurtsoetan

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

Eredu aldaketa

Atik (A/G ikastetxea) Dra

A eredua (A/G ikastetxea)

D eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

Eredu aldaketa

Atik (A/D ikastetxea) Dra

A eredua (A/D ikastetxea)

D eredua

Euskara

Aukerakoa

-Gainditua

-Gainditua

-Bi gaiek balio dute batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditua

-Gainditu gabe

-Euskarak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

-Gainditu gabe

-Gainditua

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaiak balio du batez besteko nota kalkulatzeko etapa bukaeran

-Gainditu gabe

-Gainditu gabe

-Euskara gainditu gabe gelditzen da.2

-Aukerako gaia gainditu gabe gelditzen da. Ikastetxeak eskaintzen duen aukerako gai bat egin beharko du2

(1) Betiere, jatorrizko ikastetxeak kurtsoz igotzeko edo hura errepikatzeko hartzen duen erabakia errespetatuko da.

(2) Gainditu gabe gelditzen diren gaiak hizkuntza eredu berriko baldintzen arabera egin beharko dira.

(III. ERANSKINA)

1. EREDUA

Hizkuntza-ereduz aldatzeko eskaera

-Eskatzailea:

[ ] Ikaslea

[ ] Aita/ama (X batekin markatu) NAN zenbakia:

[ ] Tutorea

-Helbidea:

Kalea: Zk.: .............. Solairua: ..........

Herria: P.K.: ............., Probintzia: ..............................

Telefonoa:

-Matrikulako datuak (oraingo ikasturtean).

Ikaslea

Ikastetxea ............ Herria ...............................

Irakaskuntza:

[ ] Haur Hezkuntzako (HH) .......... kurtsoa.

[ ] Lehen Hezkuntzako (LH) ........... kurtsoa.

[ ] Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) .............. kurtsoa.

[ ] Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntza:

[ ] Batxilergoko ......... kurtsoa.

[ ] Heziketa Zikloetako ......... kurtsoa.

(X batekin markatu)

-Utzi gogo den eredua:

-Hartu gogo den eredua:

-Aldaketa eskatzeko arrazoiak:

-Zein ikastetxetan hasiko den:

Horregatik, goian aipatzen denak hizkuntza-ereduz aldatzeko eskatzen du.

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

.......................... ikastetxeko zuzendaria

(IV. ERANSKINA)

2. EREDUA

Hizkuntza ereduko aldaketari buruzko ebazpena jakitera ematea

.................................... jaunak/andrea,

ikastetxeko zuzendaria

Herria

Jakinarazten dut:

....................................... jaunak/andreak hizkuntza eredua aldatzeko egindako eskaerari buruz,

................................................ ikaslearentzat

Kasu honetarako:

[ ] Eredu aldaketa Haur Hezkuntzako 2. zikloan.

[ ] Eredu aldaketa, etapa oso bat bukatzean.

[ ] Eredu aldaketa, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza egiteko

[ ] Eredu aldaketa DBHn edo Batxilergoan, ibilbide akademikoaren arabera.

[ ] Eredu aldaketa, disfuntzio psikopedagogikoengatik.

[ ] Eredu aldaketa, ikastetxez aldatzeagatik, herrian lehen ikasten zuen eredu bereko ikastetxerik ez dagoenean.

Ebazpen hau eman da:

[ ] Eredu aldaketa onartu da.

[ ] Eredu aldaketa ukatu da, arrazoi honengatik:

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, ebazpen honen berri eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Horren berri ematen dizut,

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.
Sinadura eta zigilua

(V. ERANSKINA)

3. EREDUA

Hizkuntza-ereduz aldatzeko eskaera, bizilekua aldatzeagatik

-Eskatzailea:

[ ] Ikaslea.

[ ] Aita/ama (X batekin markatu) NAN zenbakia:

[ ] Tutorea.

Tutorearen izena

-Helbidea:

Kalea: Zk.: .............. Solairua: ..........

Herria: P.K.: ............., Probintzia: ..............................

Telefonoa:

-Zein ikastetxetan ikasten zuen:

Herria: ..............................., Probintzia: ......................... Herrialdea: .............................

-Zein ikastetxetan ikasiko duen, hango matrikulako datuak:

Ikastetxea .................................. Herria ...............................

Irakaskuntza:

[ ] Haur Hezkuntzako (HH) .......... kurtsoa.

[ ] Lehen Hezkuntzako (LH) ........... kurtsoa.

[ ] Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) .............. kurtsoa.

[ ] Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntza:

[ ] Batxilergoko ......... kurtsoa.

[ ] Heziketa Zikloetako ......... kurtsoa.

(X batekin markatu)

-Utzi gogo den eredua:

-Hartu gogo den eredua:

-Aldaketa eskatzeko arrazoiak: bizilekuz aldatzea.

Bizileku berriko erroldaren ziurtagiria eransten da.

Horregatik, goian aipatzen denak hizkuntza-ereduz aldatzeko eskatzen du, bizilekuz aldatu baitu.

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUA.

Iragarkiaren kodea: F1010293