2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Santo Cristo kalean hondamen egoera deklaratzeko espedientearen ediktua
Alloko Udaleko alkate udalburuak 2010eko ekainaren 8an eman 75. ebazpenaren bidez, ireki da higiezin hau hondamen egoeran dagoela deklaratzeko espedientea: Santo Cristo kaleko 52koa, Alloko 3. poligonoko 154. lurzatiari dagokiona.
Fernando Sainz Aldaba, Alloko Udaleko alkate udalburua.
Santo Cristo kaleko 52ko higiezinari dagokionez (Alloko 3. poligonoko 154. lurzatia), Francisco Aedo Urraren izenean baitago katastroan.
Ikusirik Udalaren hirigintzako zerbitzuaren txostena, 2010eko maiatzaren 31koa, bertan adierazten baita lurzati horretan dauden eraikinak hondamen egoeran daudela, Hirigintzari eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196.2b) artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da haiek hondamen egoeran deklaratzea.
Zuzenbideko oinarriak eta egitateak aztertuta, alkateak honako hau ebatzi du:
Lehendabizikoa.-Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluari jarraikiz, espedientearen berri ematea interesdunari eta hamabost eguneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatutako epea iragandakoan alegaziorik aurkeztu gabe, hondamen egoera deklaratuko da.
Bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea ebazpen hau, ezezaguna baita jabearen edo bere balizko oinordekoen helbidea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo bilera arruntean.
Hori guztia zuri igortzen dizut jakinaren gainean egon zaitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25.aren arabera, ohartarazten dizut horren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu, tramite egintza baita, ezertan ukatu gabe, baina, alegazioak aurkezten ahal direla prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean.
Allon, 2010eko ekainaren 8an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1010119