78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

918/2009 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiak emana, "Consumópolis5, Kontsumo arduratsua: Eta zu, zertan zara? Ni, kontsumo arduratsuaren alde" izeneko 2009-2010 ikasturteko eskola lehiaketaren autonomia erkidegoko fasea ebazten duena.

Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiak urriaren 5ean emandako 1843/2009 Ebazpenaren bidez, "Consumópolis5, Kontsumo arduratsua: Eta zu, zertan zara? Ni, kontsumo arduratsuaren alde" izeneko eskola lehiaketako fase autonomikoaren deialdia onetsi zen, 2009-2010 ikasturterako.

33 talde aurkeztu dira lehiaketara. Horietako hamahiruk lehen jarduera osatu dute, horietako bostek bigarren jarduera egin dute, argazkien albuma, eta albumaren fitxa birtualak, autonomia erkidegoko faseko sarietan parte hartzeko eskabidearekin batera, deialdiaren oinarrietan ezarritako epean bidali dituzte. Bost talde horietako hiru parte-hartzeko lehen mailan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, inskribatu dira, eta bi hirugarren mailan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloan.

Talde bakoitzak lehen jardueran lortutako puntuazioa ikusirik eta argazkien albumetan sartzeko bidea ematen duten fitxa birtualak jasorik, epaimahaiak horien ebaluazioa egin zuen eta, 2010eko apirilaren 12an, talde irabazleei sariak emateko proposamena, lehiaketaren 9. oinarriarekin bat.

Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Consumópolis5, Kontsumo arduratsua: Eta zu, zertan zara? Ni, kontsumo arduratsuaren alde" izeneko 2009-2010 ikasturteko eskola lehiaketaren autonomia erkidegoko faseko saria, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, "El sexto sentido" izeneko lanari ematea (erregistroko RQ1245 zenbakia). Lan hori "Los vitamínicos" taldeak aurkeztu du, eta talde irabazleko kide bakoitzari eta irakasle koordinatzaileari ordenagailu eramangarri bat erosteko kostua emanen zaio sari gisa, hau da, 416,31 euro bakoitzari. José Luis Arrese HLHIPari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.

Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:

IZENA

NAN/IFZ

ADRIÁN NAVARRO MANRIQUE

72897630G

SANDRA SÁEZ GARCÍA (Laura Monreal Sáezen ama)

52446750B

MIGUEL JIMÉNEZ ISLA (Susana Jiménez Sanzen aita)

16019002P

JULIO JIMÉNEZ ARELLANO

78757234J

LORENA MELLADO MORGADO DE ALMEIDA

X1950098C

JESÚS RODRÍGUEZ HERNÁNDEZ

16023673X

2. Lehiaketaren autonomia erkidegoko faseko saria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloaren mailan, "Abramos los ojos" izeneko lanari ematea (erregistroko HF1451 zenbakia). Lan hori "Yogur natural" taldeak aurkeztu du, eta talde irabazleko kide bakoitzari eta irakasle koordinatzaileari ordenagailu eramangarri bat erosteko kostua emanen zaio sari gisa, hau da, 416,31 euro bakoitzari. Cardenal Larraona ikastetxari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.

Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:

IZENA

NAN/IFZ

YOLANDA MARTÍNEZ (Tasio Cemborain Martínezen ama)

18206514J

MERCEDES PRIETO (Iñigo de la Maza Prietoren ama)

29137017L

JOAQUÍN FERNÁNDEZ ZABALETA

72803514G

JOSÉ JAVIER HERNÁNDEZ HERRERO

73112.588G

DIANA FIDALGO (Guillermo Pérez Fidalgoren ama)

00807047T

AGUSTÍN ORTIZ CALZADA

30618889R

3. Aurreko zenbakian aipatutako saria emateko gastua 2010eko Nafarroako aurrekontu orokorretako "Eskola proiektuetarako diru-laguntzak" izeneko 951001 92410 7809 492300 kontu-sailaren kargura ordainduko da.

4. Bete gabe uztea lehiaketaren autonomia erkidegoko faseaDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloaren mailan, ez baita lan birtualik edo "Argazkien albumik" aurkeztu.

5. Aipatu den kontu-sailetik 2.504,28 euro kentzea; 2.500 euro aurreko puntuan saririk gabe utzitako mailaren zenbatekoari dagozkio, eta 4,28 euro, berriz, saritutako bi mailetarako aurrekontuaren eta erosketarako aurkeztutako eskaintza aurrekontuaren arteko aldeari dagozkio.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Lehen Hezkuntzako 3. zikloaren mailako talde irabazleari, taldearen koordinatzaileari eta "José Luis Arrese" HLHIPari (helbidea José Luis Arrese, 28 bis, Corella); eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloaren mailako talde irabazleari, taldearen koordinatzaileari, Cardenal Larraona ikastetxeari (Pio XII.aren etorbidea, 45, Iruña) eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Zerbitzuari eta Kontabilitate Zentroari igortzea.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, interesdunei jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.-Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: F1009641