78. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

219/2010 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, honako deialdi hau behin betiko ebazten duena: zentzumenetako edo mugitzeko desgaitasuna duten ikasleei edo sendagilearen aginduz etxean luzaro egon behar dutenei ikasteko banakako laguntzak emateko deialdia, 2009-2010 ikasturtean Nafarroako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak egin ditzaten araubide orokorrean.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 44/2010 Ebazpenaren bidez, zentzumenetako edo mugitzeko desgaitasuna duten ikasleei edo sendagilearen aginduz etxean luzaro egon behar dutenei ikasteko banakako laguntzak emateko deialdia onetsi zen, 2009-2010 ikasturtean Nafarroako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak egin ditzaten araubide orokorrean.

Laguntzen Batzordeak hartutako erabakiaren bidez, behin-behinekoz ebatzi zen deialdia.

Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, deialdia behin betiko ebazteko proposamena eginez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 44/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren babesean emanen diren laguntzen behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean jaso da zerrenda, eta Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuan dago interesdunen eskura.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, guztira 12.795,50 euro, onetsitako zenbatekoak ordaintzeko, 2010eko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza Berezirako bekak eta laguntzak" izeneko 423001-42200-4809-322400 kontu-sailaren kargura (40000507 kontabilitate espedientea).

3. Ebazpen hau, eranskina izan ezik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Berariazko Programen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko zuzendariari, bai eta interesdunei ere, haiei bakarrik dagokien horretan, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 21ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1009642