1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 10eko 29/2010 Foru Dekretuarena. Hartan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, hainbat atalburutza eta bulegoburutza merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko.
62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ekoan, argitaratu zen maiatzaren 10eko 29/2010 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, hainbat atalburutza eta bulegoburutza merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko. Foru dekretu horren I. eranskinean akats bat badela ohartuta, bidezko da zuzenketa hau egitea:
I. eranskina
Foru Komunitateako Administrazioaren eta haren erakunde
autonomoen (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua kanpo)
atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda
7.252. orrialdeko lehen zutabean, "Ekinbide eta Sustapen Ataleko burutza" dioen tokian, "Ekinbide eta Sustapen Bulegoko burutza" behar du esan.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1009646