76. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

46/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Luis Otermin Fagoaga jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren zuzendariorde izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriaren arabera, Osasuneko kontseilariak Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzailea, zuzendariak eta zuzendariordeak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Luis Otermin Fagoaga jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren zuzendariorde izendatzea. Izendapenaren ondorioak 2010eko ekainaren 24an hasiko dira.

2. Foru agindu hau Luis Otermin Fagoaga jaunari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 4an.-Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F1010021