73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1156/2010 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 7an emandako 858/2009 Ebazpenaren 1.1 oinarrian azaltzen diren Larrialdietako mediku albokoen lanpostuen kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak zehazten dituena. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Larrialdietako mediku alboko izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 858/2009 Ebazpenaren bidez, 1.1. oinarrian adierazten diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako mediku albokoen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ildo horretan, 1.1 oinarriak hauxe ezartzen du: "Deialdi honen xedea da lan eskaintza publikoan ageri diren larrialdietako mediku albokoen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostu horiek hutsik geldituko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 1ean emandako 689/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze lehiaketaren ondorioz; aldez aurretik kendu dira eszedentzian daudenek, behin-behineko atxikipenean itzulitakoek edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste erakunde autonomo edo departamentuetakoek betetzen dituzten lanpostuak eta lekualdatze nazionaleko lehiatzaileei esleitzen zaizkienak. Deialdi hura 2009ko 45 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ean.

Lekualdatze lehiaketa 1.1 oinarrian ezarritako moduan ebatzirik, oposizio-lehiaketa bidez beteko diren lanpostu hutsak zehazten dira.

Horrenbestez, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 7an emandako 858/2009 Ebazpenaren 1.1 oinarrian azaltzen diren Larrialdietako mediku albokoen lanpostuen kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak zehaztea. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Larrialdietako mediku alboko izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Larrialdietako mediku alboko izateko 14 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzea du xede aipatu deialdiak. Hona hemen lanpostu horien zenbakiak eta destinoak:

-Tuterako Osasun Barrutia: 5.

Plantillako zenbakiak: 065630, 066439, 067512, 067786 eta 067787.

-Lizarrako Osasun Barrutia: 6.

Plantillako zenbakiak: 062774, 068606, 062841, 063647, 067951 eta 067953.

-Bideko Ama Birjina Ospitalea: 3.

Plantillako zenbakiak: 069706, 069707 eta 069709.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea epaimahaiko titularrei, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Ataleko Burutzari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Ataleko Burutzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1009565