73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuen aldaketa. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2009ko urriaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuetan, artikulu hauei idazketa berria emateko: 1, 2, 6 eta 20. artikuluak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu zen espedientea, lege hori aldatzen duen 15/2002 Foru Legean onetsi zen testu berriak dioenaren arabera; kontuan hartuz jendaurreko epean ez dela inolako erreklamaziorik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, osorik argitaratzen da ordenantza horren testua, hamabost egun baliodun geroago indarra hartuko duena.

Aldaketa Zangozako Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoaren estatutuetan.
1, 2, 6 eta 20. artikuluak

1. artikulua.

Zangozako Udalaren Osoko Bilkurak hala erabakita eratu da "Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoa". Izaera juridikoa du eta lanerako ahalmen osoa, bere helburuak lortzeko.

2. artikulua.

"Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoak" egoitza Erromesaren Zokoko kaleko 5.ean du, Zahar Etxeari esleitutako bulegoetan.

6. artikulua.

Gobernu Batzordea ondokoek osatuko dute:

a) Alkatea, Batzordeko burua izanen baita.

b) Dagokion Informazio Batzordeko burua, buruordea izanen baita.

c) Batzordeko kideak:

-Udaleko hiru zinegotzi.

-Udaleko Osoko Bilkurak herritarren artetik izendatutako bi kide.

-Batzordeko kide izanen dira, hizpidea dutela baina botorik ez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea eta Udaleko kontu hartzailea, bakoitzak bere alorrean Zahar Etxearen administraziorako kudeaketa eta aholkularitza lanak egiten baitituzte.

Orobat, Gobernu Batzordeak erabaki ahalko du bilkura jakin batzuetara beste teknikari batzuk joatea, beharrezkotzat jotzen baditu.

20. artikulua. Batzordeko kideei dagokie:

a) Batzordeko buruari proposatzea eguneko gai zerrendan sartu beharreko gaiak.

b) Gobernu organoei sostengu ematea.

c) Batzordearen eztabaidetan parte hartzea; eta bozketetan, salbu eta Batzordean hizpidea bai baina botorik ez duten kideek, estatutuetako 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Zangozan, 2010eko maiatzaren 21ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1009083