73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udal honetako alkateak, 2010eko maiatzaren 18ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea katastroko 1. poligonoko 1196. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, Teresa Iribarren Urrizolak prestatua eta formulatua. Xedea da lerrokadurak zehaztea, lurzatia hirutan zatitu ondoren aurreikusten diren etorkizuneko eraikinak errespetatu beharko dituztenak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2010eko maiatzaren 18an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1008828