73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, Uharteko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu eta Uharteko Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin betetzeko

Uharteko Udalak 2010eko apirilaren 29an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Uharteko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu eta Uharteko Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin betetzeko deialdia.

Hautapen prozesu hori ondoko hauetan xedatuari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkate udalburua, Javier Basterra.

OINARRIAK

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Uharteko Udalaren eta Kirol Patronatuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin betetzea. Uharteko plantilla organikoan, ondotik ematen diren lanpostu hauei dagozkie:

Lanpostua, hizkuntza:

-10/8 Administrari-ofiziala telefonogunean: EGA edo baliokidea.

-10/38 Administrari-ofiziala, albienteei sostengu emateko: EGA edo baliokidea.

-50/3 Administrari ofiziala Kirol Patronatuan: Euskararen balorazioa, %20.

Deialdiko lanpostuak txanda hauetan banatuko dira:

a) Bi lanpostu, txanda murriztuan.

b) Lanpostu bat txanda irekian.

Txanda murriztuko lanpostu hutsen bat bete gabe gelditzen bada, izangairik ez dagoelako edo aurkezten diren izangaiak hautaprobetan eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, lanpostu hori txanda irekikoari gehituko zaio.

Era berean, igoera txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekiko lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.

1.2. Egin beharreko lanak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira, jendeari harrera egitea eta Udalaren administrazio zerbitzuek sostengu ematea barne. Halaberean, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpo jarduketa eta kudeaketak eginen ditu.

1.3. Izendapenak Uharteko Udaleko lan-kontratuduna bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, hala behar badu, hartan alta jarriko.

1.4. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Orobat eskuratuko dituzte plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak, baita hitzarmen kolektiboaren bidez lor daitezkeenak ere.

1.5. Deialdiko 10/08 eta 10/38 lanpostuak (administrari-ofiziala telefonogunean eta Administrari ofiziala, albienteei sostengu emateko, hurrenez hurren) lanaldi osokoak izanen dira. Kirol Patronatuko 50/3 administrari-ofizialaren lanpostua lanaldi erdikoa da. Horiek guztiak zerbitzuaren beharretara egokituko dira eta noiznahi aldatzen ahalko dituzte administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

1.6. Halaber, aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda bat osatzea du xede deialdi honek, hautatze prozesuan lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, beren kontura biziz gero.

b) Adinez nagusia izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa zein psikikoa izatea.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutxienez ere Batxilergo, 2. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua edukitzea edo eskuratzeko baldintzetan egotea. Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

f) 10/08 eta 10/38 lanpostuak lortzeko (administrari-ofiziala telefonogunean eta Administrari ofiziala, albienteei sostengu emateko, hurrenez hurren), EGA titulua edo baliokidea izatea; edo dagokion proba gainditzea.

Arestiko betebeharrak, lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen 7.4 oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizio-lehiaketaren prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

2.2. Txanda murriztua:

Txanda irekiko izangaiei eskatutako beharkizunez gain, txanda murriztuko izangaiek bertze beharkizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Uharteko Udaleko erregistro orokorrean, San Juan plazako 1ean (Posta Kodea: 31620), edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak I. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko dira. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute hautapen prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela. Uharteko Udalaren Erregistro Orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bertzenaz, Interneten, www.huarte.es helbidean.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

3.2. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen bertze agiri baliokideren baten.

b) 10/8 eta 10/38 lanpostuak eskuratzeko (administrari-ofiziala telefonogunean eta Administrari ofiziala, albienteei sostengu emateko, hurrenez hurren), EGA tituluaren edo Hizkuntza Eskola Ofizialak luzatutako gaitasun agiriaren kopia kautotua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera, konpultsa dadin).

c) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 8,00 euro ordaindu izanaren ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

-Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: 3008 0087 74 1447560721 (Rural Kutxa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NAN/IFZ.

-Kontzeptua: oposizioetako tasa.

d) Txanda murriztuko izangaiek ziurtagiria ekarriko dute Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak direla, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez daudela dioena.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta haiek ebatzi ondotik, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Hautaprobak non, noiz eta zer ordutan eginen diren zehaztuko da ebazpen horretan.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Javier Basterra Basterra, Uharteko Udaleko alkatea.

-Ordezkoa: hautatu beharrekoa.

-Mahaikidea: Edurne Ayesta Zardoya, Uharteko Udaleko kontu-hartzailea.

-Ordezkoa: Aitziber Juaniz Moriones, Uharteko Udaleko administrari-ofiziala.

-Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.

-Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duena.

-Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Uharteko Udaleko Langile Funtzionarioen Batzordeak proposaturik izendatua.

-Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Uharteko Udaleko Langile Funtzionarioen Batzordeak proposaturik izendatua.

-Mahaikide-idazkaria: Esperanza Subiza Espinal, Uharteko Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: hautatu beharrekoa.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizio-lehiaketa nola eginen den.

6.1. Hautapen prozesu bakarra izanen da eskaintzen diren lanpostu guztietarako. 10/08 eta 10/28 lanpostuetarako (administrari-ofiziala telefonogunean eta Administrari ofiziala, albienteei sostengu emateko, hurrenez hurren) titulazioa aurkezten duten izangaiak gainerako interesdunen baldintza beretan lehiatuko dira eta hautaproba berak eginen dituzte.

6.2. Oposizioa 2010eko urrian hasiko da segur aski, Alkatetzaren Ebazpenak izangaien zerrenda onesteko hartzen duen erabakian horretarako zehazten denari jarraikiz.

Geroago, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak emanen ditu argitara Herriko Etxeko ediktuen oholean eta interneteko www.huarte.es helbidean, gutxienez ere horiek egin baino berrogeita zortzi ordu lehenago.

6.3. Ariketa guztiak egiteko dei bakarra izanen da. Haietara, izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta eskatuz gero erakutsi; bertzenaz, kanporatu eta baztertuak izanen dira. Epaimahaiak ariketak egiteko gehieneko denbora ezarriko du proba bakoitza hasi aitzin. Lehenbiziko, bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.4. Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.

6.5. Lehiaketa.

Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta gehienez ere 20 puntu lortu ahalko dira, baremo honen arabera:

Bakarra.-Euskaraz jakitea:

EGA titulua edo baliokidea izateagatik, 20 puntu.

Beste agiri bat aurkeztu nahi bada (Nafarroako Gobernuaren egiaztagiria, Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria edo euskaltegiren baten ziurtagiria), era proportzionalean emanen dira puntuak, baina azken lau urteetan egindako ikastaroak baino ez dira onartuko.

Dokumentaziorik aurkezten ez dutenek euskara proba bat egiten ahalko dute, ahozkoa eta idatzizkoa.

Oposiziogileren batek agiriak aurkezteaz gain euskara proba egiten badu, azterketaren puntuazioa lortuko du. Salbuespen bakar batekin: titulazio ofiziala aurkeztea eta azterketan maila baxuagoa ematea. Kasu horretan, tituluaren puntuazioa hartuko da kontuan.

Euskara proba oposizio-aldia bukatu ondoren eginen da.

6.5.1. Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

6.5.2. Oposizio-aldia amaitzen denean, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean emanen du izangaietako bakoitzak lortutako puntuazioa.

Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, oposizio-aldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

6.6. Oposizioa.

-Lehen ariketa: gaitasun administratibo burokratikoak; Nafarroako Psikologia Aplikatuaren Institutuak prestatuko dituen proba psikoteknikoak egin beharko dira gaitasun administratibo burokratikoei buruz.

-Bigarren ariketa: kontabilitate publikoa; galdera sorta bat erantzun beharko da, erantzun laburrekoak eta/edo test motakoak, eta kasu praktiko bat edo gehiago argitu beharko da, kontabilitate publikoaren gainean.

-Hirugarren ariketa: teorikoa, test motako edo erantzun laburreko galderak erantzun beharko dira, 2. eranskineko programan agertzen diren gaiei buruz.

-Laugarren ariketa: informatikako proba; ariketa praktikoa egin beharko da, ofimatikako ezagupenen gaineko probekin, Windows ingurunean: word, excel, access (office 2003). Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko denbora.

Ariketetan pliken sistema erabiliko da.

6.7. Oposizioko ariketen balorazioa.

Lehen ariketa: gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa: gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Hirugarren ariketa: proba honek gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Laugarren ariketa: proba honek gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioekin, Uharteko Udalaren iragarki oholean. Delako zerrenda internet bidez ere aztertzen ahalko da, www.huarte.es helbidean. Gainditu dutenak lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira, zehazturik ea txanda irekikoak edo igoerakoak diren eta 10/08 eta 10/38 lanpostuak (administrari-ofiziala telefonogunean eta Administrari ofiziala, albienteei sostengu emateko, hurrenez hurren) eskuratzeko titulazio aski duten.

Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde jokatuko da. Berdinketak badirau, hirugarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Gainditu dutenen zerrenda xedatzen duen ediktuan dei eginen zaie jendaurreko egintza batera, eta hartan eskaintzen diren lanpostu hutsen hautaketa eginen da, irizpide hauei jarraikiz:

a) Lehen hautapena txanda irekirako izanen da.

b) Bigarren eta hirugarren hautapena igoera txandarako izanen dira.

c) Igoera txandako lanpostu hutsen bat bete gabe gelditzen bada, izangairik ez dagoelako edo aurkezten diren izangaiak hautaprobetan eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, lanpostu hori txanda irekikoari gehituko zaio.

d) Era berean, igoera txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekiko lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.

e) 10/08 eta 10/38 lanpostuak (administrari-ofiziala telefonogunean eta Administrari ofiziala, albienteei sostengu emateko, hurrenez hurren), EGA titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasturte baliokideari dagokiona dutenek baizik ez dituzte eskuratzen ahal, aitzineko irizpideetatik ondorioztatzen den ordena bera erabilita, horretarako.

7.3. Jendaurreko egintzaren akta idatziko da eta hura Osoko Bilkurara eramanen, hautapen prozesu osoaren espedientearekin batera, eta espresuki xedatuko da proposamena, puntu gehien lorturik deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Delako zerrenda internet bidez ere aztertzen ahalko da, www.huarte.es helbidean.

7.4. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Uharteko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batenak.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

d) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.5. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

7.6. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsunea beteko da gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

8.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Osoko Bilkurak hartzen duen erabakiaren bitartez, Uharteko Udaleko funtzionario izendatuko dira aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eskainitako lanpostuetan ari daitezen.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako lan-kontratudunak bilakatuko dituzte izendatuak, indarra duten xedapenek Uharteko Udaleko lan-kontratudunen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Uharteko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, 7.6 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.4. Izangai bat lan-kontratudun bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan bertze administrazio publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiko 7.6 atalak agintzen duen moduan beteko da.

8.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aitzin hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, lan-kontratudun berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie. Lanpostuaz jabetu edo bere lan kontratuaren eranskina formalizatzen ez duen bitartean, ez du ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izanen.

9.-Aldi baterako beharrak asetzeko edo ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

-Probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

-Deialdiaren azkenaurreko ariketa baztergarria gainditurik ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan ez daudenen zerrenda.

9.2. Epaimahaiaren espedientea jasota, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena Uharteko Udalaren iragarki oholean eta www.huarte.es orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

d) EGA titulua edo baliokidea, baldintza hori duten lanpostuak eskuratu ahal izateko.

Uharteko Herriko Etxeko iragarki oholean eta www.huarte.es orrian argitaratuko dira ebazpen hori eta ukituriko langileen zerrenda.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak, aski justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eta eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako beharrak asetzeko eta ordezkapenak egiteko izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatik izan lezaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

9.3. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

9.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, hala behar badu, eta Uharteko Udaleko iragarki oholean eta www.huarte.es orrian argitaratuko:

-Probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

-Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez daudenen zerrenda.

9.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

10.-Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda guztiak kudeatzeko arauak.

-Deitzea:

1. Izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

2. Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei eginen zaie.

Kontratua telefonoz eskaintzen zaion izangaiari hiru dei, bederen, eginen zaizkio emandako zenbakietan eta helbideetan, eta bi egunean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

3. Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukitu gabe, izangai bat aldi baterako kontratu bat dela bide, lanean ari edo aritu denean eta, kontratua bukatu eta hurrengo 12 hilabetean udal berean lanpostu berdina bete behar baldin bada, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaionean zerrendan libre baldin badago.

4. Lan-kontratudun batek uko egiten ahalko dio kontratuari iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

-Uko egiteak:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

1. Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2. Aldi baterako ezintasun egoeran badago edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia badu.

3. Zaindu behar badu 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa zein adoptatua.

4. Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.

5. Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabortz egun naturaletan uko eginez gero lanpostuari.

2. Aitzineko atalean adierazitako egoeretako batean edo kontratazio arloak eskumena duen organoak baloratuko dituen gisako egoeretan dauden izangaiek hilabeteko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

3. Artikulu honetako lehenengo idatz-zatian aipatutako kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egin arte, ez zaio lanposturik eskainiko.

-Kanpo gelditzea:

Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egiten badiote.

b) Sinatutako kontratuari uko egiten badiote.

c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua sinatzen ez badute.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den egintza jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Uharteko Udala.

Izena: ................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: ..... (edo balio bereko beste agiriren bat). Sorteguna: ..... Sorterria: ...... (............................), egungo helbidea: ..................................... (.............), kalea: .............................. posta kodea: .............. telefonoa: ........................ sakelako telefonoa: ..................... e-posta: ...............................

Honako hau azaltzen dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Uharteko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, lehiaketa-oposizio bidez eta lan-kontratuarekin betetzeko (........ zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: ............).

  • Txanda irekia.
  • Txanda murriztua.

Hautapen probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, deialdi honetan ezarriari jarraikiz.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

  • Behar den euskara maila dudala frogatu dut.
  • Euskarazko aukerako proba egin nahi dut.

Epaimahaiari baimena ematen diodala nire sakelako telefonora deitzeko hurrengo hautaprobak non, noiz eta zer ordutan eginen diren ohartaraz diezadan.

Horiek horrela,

Eskabide hau ontzat har dadila eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Uharten, 20.............(e)ko .......................aren .....................(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Lehen eta bigarren ariketetarako gaiak

1.-Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.

2.-Udal errolda: Biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal erroldako tramiteak eta prozedurak.

3.-Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea: II. Titulua: Administrazio publikoen organoak. III. titulua: Interesdunak. IV. titulua: Administrazio publikoen jarduera. V. titulua: Administrazioaren xedapenak eta egintzak. VI. titulua: Administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorrak: VII. titulua: Egintzen berrikuspena administrazio bidean; administrazio errekurtsoak.

4.-Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. Titulua: Udalerria. V. titulua: Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.

5.-6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: Udalerria, Nafarroako toki entitate. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IX. titulua: Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola. Bereziki Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

6.-2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duena: I. titulua: Toki entitateen korporazioetako kideen estatutua. II. Titulua: Toki entitateen beharrezko antolaketa. III. titulua: Toki entitateen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: Toki entitateen antolaketa osagarria. VI. titulua: Prozedura eta araubide juridikoa.

7.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

8.-270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duena.

9.-270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen egituraren alorrean garatzen duena.

10.-Irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Jarraibide Orokorra onesten duena.

11.-35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa. V. titulua: Administrazioaren esku hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileretan, eta hirigintzako diziplina.

12.-4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa: III. titulua: Udalaren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. VI. titulua: Zehapenen araubidea.

13. gaia.-6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu publikoei buruzkoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. III. titulua: Esleipena. II. kapitulua: Esleitzeko prozedura.

14.-280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena: jabari publikoko ondasunen eta ondareko ondasunen erabilera eta aprobetxamendua.

15.-251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Funtzionarioak.

Oharra.-Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretako legeriaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: L1008601