73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren aurka.

Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. (2010eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 26koa).

Javier Ibáñez Oraien jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 18/2010 Ebazpenaren aurka, aipatu deialdia onesten baitu. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1009556