73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 16ko 821/2009 Ebazpenarena. Ebazpen haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Longidan (Nafarroa) bideetarako legarra ateratzeko proiektu baterako, Longidako Udalak sustaturik.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 16an emandako 821/2009 Ebazpenaren testuan akats bat atzeman denez, behar den zuzenketa egiten da, aipatu ebazpenaren akats zuzenketa argitaratuta:

Ebazpenaren azalpen zatiko hirugarren lerroaldean proiektuaren xede den lurzatia aipatzen da, hots, 11. poligonoko 187. lurzatia, Zabalea alderdian, Artaxoko iparraldean, Longidako udalerrian, baina poligono horretako 184. lurzatia da zuzena. Hala, zuzenketa hori eginda, honela agertuko da lerroalde hori:

"Obren xedea da bideak egokitzeko agregakinak ateratzea 11. poligonoko 184. lurzatian, Zabalea alderdian, Artaxoko iparraldean, Longidako udalerrian".

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1009621