73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. "Solidari" izeneko lanbide erakundearen estatutuen gordailua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2010eko maiatzaren 31ko 14:00etan aurkeztu direla ''Solidari'' lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak, funtzionarioak eta estatutupeko langileak biltzen ditu.

José Luis García Hernández jaunak eta Teresa González Imaz andreak sinatu dute eraketaren akta.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2010eko ekainaren 2an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F1009720