1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 241/2010 Foru Aginduarena. Horren bidez, beka bat emateko deialdia onetsi zen Nekazaritzako ingeniari, Nekazaritzako ingeniari tekniko edo Biologia Zientzietako lizentziadun gisa aritzeko.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 241/2010 Foru Aginduaren testuan akats bat atzeman denez, zuzendu egiten da, aipatu foru aginduaren akats zuzenketa argitaratuta:
Aginduaren zatian, bigarren atalean, honela dio: 10.800 euroko gasturako baimena ematen da, "Bekak" izeneko 700000-71400-4809-411100 kontu-sailaren kargura; horietatik, 6.300 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura, eta 4.500 euro 2009ko gastuen aurrekontuetan dagokion kontu-sailaren kargura", eta honela behar du: 10.800 euroko gasturako baimena ematen da, "Bekak" izeneko 700000-71400-4809-411100 kontu-sailaren kargura; horietatik, 6.300 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura, eta 4.500 euro 2011ko gastuen aurrekontuetan dagokion kontu-sailaren kargura".
Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
Iragarkiaren kodea: F1009423