73. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

273/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, martxoaren 12ko 114/2010 Foru Agindua aldatzen duena; bertan, 2010eko abeltzaintzako saneamendu kanpainetan azienda mugitzeko debekuaren edo osasun arrazoiengatik ustiategia hustu beharraren ondorioz abeltzaintzako ustiategiei laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 12ko 114/2010 Foru Aginduaren bidez, 2010eko deialdia onetsi zen Nafarroan egiten diren abeltzaintzako saneamendu kanpainetan azienda mugitzeko debekuaren edo osasun arrazoiengatik ustiategia hustu beharraren ondorioz abeltzaintzako ustiategiei laguntzak emateko.

2010erako aurreikusitako gastuaren exekuzioa gaur egungo egoera ekonomikoaren eraginpean dago; izan ere, ekonomian duen ondorioak aldi baterako krisia sortu du, eta Nafarroako Foru Komunitatea ere harrapatu.

Ingurune horretan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, bere aukeren artean, aurrekontuaren exekuzio berriak ekoizleei konpentsatzea nahi luke, gaitzak desagerrarazteko programak betetzeagatik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 12an emandako 114/2010 Foru Aginduko aldaketa.

Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 12ko 114/2010 Foru Aginduaren laugarren agindua, honela idatzita utzi baita:

4. 35.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2010eko gastuen aurrekontuko "Lortu gabeko irabaziagatiko laguntza" izeneko 711000-71320-4700-412202 kontu-sailaren kargura.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko ekainaren 3an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1010010