6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
IRURTZUN
Biztanleen Udal Erroldan iraungitzeagatik
emandako bajen jakinarazpena
Irurtzungo alkateak ebatzi du eranskinean zehazten diren pertsonei Udal honetako Biztanleen Erroldan baja ematea, haien izen-ematea iraungi baita. Baja horiek Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 16. artikuluaren (14/2003 Lege Organikoak aldatua) arabera eginen dira. Bajaren data interesatuari jakinarazten zaion egunekoa izanen da, edo bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunekoa.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egiterik izan ez denez, jakinarazpena aipatutako Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraituz eginen da.
Ebazpen honen aurkas ondoren aipatzen diren errekurtsoetakoren bat jarri ahalko duzu:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren eskumeneko organoari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Irurtzunen, 2010eko maiatzaren 28an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.
Eranskina
Espedientea: 71/2010. Izena eta abizenak: Sow Ibrahima. Egoitz. Tx. edo Pasap.: 10470574 -. Jaiotze-data: 1961/04/12. Naziotasun herria: Senegal. Iraug. data: 2009-9-7.
Espedientea: 71/2010. Izena eta abizenak: Maria Elena Fichamba. Egoitz. Tx. edo Pasap.: 1001577244 -. Jaiotze-data: 1966/01/03. Naziotasun herria: Ekuador. Iraug. data: 2009-10-22.
Espedientea: 71/2010. Izena eta abizenak: Pedro Manuel Cachiguango Anrango. Egoitz. Tx. edo Pasap.: X04799767 N. Jaiotze-data: 1960/05/19. Naziotasun herria: Ekuador. Iraug. data: 2010-1-31.
Espedientea: 71/2010. Izena eta abizenak: Farid Ouald El Haj. Egoitz. Tx. edo Pasap.: X05481857 Z. Jaiotze-data: 1978/03/07. Naziotasun herria: Maroko. Iraug. data: 2010-3-26.
Espedientea: 71/2010. Izena eta abizenak: Lukaian Baptista. Egoitz. Tx. edo Pasap.: X05972115 G. Jaiotze-data: 1983/04/07. Naziotasun herria: Brasil. Iraug. data: 2010-3-31.
Iragarkiaren kodea: L1009494