72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1173/2009 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Sociedad Navarra de Garantía Recíprocak eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Francisco Javier Lahuerta Roceren, José León Berneren eta Joséfina Cambra Praten aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 1173/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Ureztaketako alorra Cadreitako mugapean, Barbal alderdian, 5. poligonoko 19. finka dena. Mugak: iparraldean, Barbalgo baltsako bidea; hegoaldean, kanpo utzitako lurrak; ekialdean, 18. finka, Oscar Lorente Pratena; eta mendebaldean, 20. finka, José Moracho Fernándezena. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3532. zenbakia, 205. orria, 2632. liburukia, Cadreitako 67. liburua.

Ehun eta hamabost mila hirurehun eta laurogeita hamalau euro eta hogeita hamabi zentimotan (115.394,32 euro) baloratu da.

Enkantea 2010eko uztailaren 20an eginen da, 10:00etan, epaitegi honetan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

A.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

B.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

C.-Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 000000000000 kontuan (3180 0000 05 1173 09 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 28an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1009568