72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 18ko 66/2010 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zerbitzuko suhiltzaile kabo izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 18ko 66/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zerbitzuko suhiltzaile kabo izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi du, oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

1.-Xedea.

Aditzera ematen da suhiltzaile kabo izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin dela, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendurako Zuzendaritzari atxikitako parke hauetarako:

PARKEA

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

ALTSASU

596

4766

IRUÑA

8382

CORDOVILLA

601

3643

3644

6069

6510

8374

LIZARRA

4764

8379

NABASKOZE

8461

ORONOZ-MUGAIRI

4767

AZKOIEN

6066

TAFALLA

3646

6511

Lanpostu hutsak hautatzeko 10. oinarrian aipatzen den egintzan, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartutako aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketan beteko diren lanpostuak hauek izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopurua handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, "iraungitzeko" lanpostuak baldin badira.

2.4. Izangai batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotan funtzionario izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Suhiltzaile kaboen lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berarekin dakar zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.3. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.4. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskabidea, aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

5.2. Eskabideak deialdiko eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira, eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako. Eskabide eredua Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

5.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, salbu eta administrazio publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatu beharko dituzte, behar bezala ordenatuta, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.

6.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek izanen dira epaimahaiko kideak:

-Mahaiburua: Javier Vergara Falces, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-Itzaltze eta Salbamenduko Zerbitzuen zuzendaria.

Ordezkoa: Javier Garayoa Gurucharri, Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaile-ofiziala.

-Mahaikideak:

1. langileen batzordeko ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: langileen batzordeko ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

2. Yolanda Nuñez Rosón, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateko burua, idazkari lanetan ere arituko dena.

Ordezkoa: Iñaki Goñi Urrizola, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Administrazio Publikoko teknikaria (Arlo Juridikoa).

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozedurako arauen arabera epaimahaian parte ez hartzeko arrazoiren bat izaten denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiaren 5.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliz. Salbuespen bakarra administrazio publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio horren frogagiriak.

8.2. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaltzen den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzeko baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Lehiatzaileen puntuazioan berdinketarik izaten bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda (lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik) Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari igorriko dio espediente osoarekin batera. Hark, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena emanen du.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Izangaiek lanpostu hutsak aukeratzen ahalko dituzte lortutako puntuazioaren arabera; horretarako, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak ekitaldi baterako dei eginen du.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, izangaiak zein zuzendaritza nagusiri, erakunde autonomori edo zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen beheragoko zein unitate organikori atxikirik dauden, ezin izanen dituzte horietako lanpostu hutsak hautatu, salbu eta udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialeko araubidea aldatzen bada, erregelamendu horren 8.3 artikuluaren b), c) eta d) letretan xedatu bezala.

10.2. Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die izangaiei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Aurkeztutako agiriak.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskabidea hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori esleipenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteren buruan hasiko da.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 18an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ..............................izateko ... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia 20... (e)ko...... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........aren ...(e)an.

1.-Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

Jaioteguna eta jaioterria: .............................. NANa: .....................

Helbidea: ............................................................. P.K.

Etxeko telefonoa: ........ Lantokiko telefonoa: ........ Sakelako telefonoa:

2.-Administrazio datuak.

a) Zein lanpostutarako izendatua:

  • Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.
  • Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.
  • Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.
  • Lan-kontratudun finkoa.
  • Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera.

  • Jardunean.
  • Zerbitzu berezietan.
  • Eszedentzia berezian.
  • Borondatezko eszedentzian.
  • Nahitaezko eszedentzia.

(X batez markatu behar den kontzeptua)

c) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna: .

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa: .................................

3.-Nik, sinatzaileak, adierazten dut eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

4.-Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra zenbakia ipinita, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Horrenbestez,

Eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki banatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

-Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

-Euskaraz jakiteagatik, destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 4,6 puntu gehienez, plantilla organikoan euskaraz jakitea nahitaezkotzat hartu ez bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,76 puntu gehienez, plantilla organikoan euskaraz jakitea nahitaezkotzat hartu ez bada.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazi den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Euskarari dagokionez, EGA titulua edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, izanez gero, aurreko artikuluetan euskaraz jakiteari buruz aipaturiko gehieneko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da, A2 maila izanez gero 2/5, B1 izanez gero 3/5 eta B2 izanez gero 4/5. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzarengatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 jasoko da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahalko dira; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F1009437