72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO IRUÑEKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Behin-behineko neurrien gaineko 180/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.

María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora andreak, Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko 1. Epaitegiko epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Alberto Miramón Gómara prokuradore jaunak eskaturik, behin-behineko neurrien gaineko 180/2009 auzi-prozedura tramitatzen ari da Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko 1. Epaitegi honetan, Ramón Noriegaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Jana Senosiain Esparzaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da:

Erabaki dut: behin-behineko neurri hauek ezartzea:

1. Ezkontideak behin-behinean banandu, eta ezkontideek elkarri emandako edozein adostasun eta ahalorde ezeztatuko da.

2. Cristian Unax seme adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematen diot; berak izanen du guraso-ahalaren egikaritza arrunta eta bi gurasoek partekatuko dute guraso-ahala.

3. Oraingoz ez dut bisita-araubiderik ezartzen aitak seme adingabea ikusteko, deusetan galarazi gabe prozedura nagusian erabaki daitekeena.

4. Demandatuak hilean 200 euro jarri behar ditu seme adingabearen elikadura gastuetarako, hilaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharreko hileko aurreratuetan, amak adierazten dion kontuan; zenbateko hori urtero eguneratuko da kontsumoko prezioen indize orokorraren arabera. Adingabearen gastu bereziak ez dira zenbateko horretan sartzen, eta bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Eta Ramon Noriegari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n. Epaile magistratua, María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora.

Iragarkiaren kodea: J1009852