4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 140/2009
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Francisco Javier Fuentes Barrerok eta Pablo Tur Cortesek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Comercial Agrícola Anfer, S.L.ren aurka Lan arloko 3. Epaitegi honetan bideratzen ari den 140/2009 betearazpen-prozesuan, gaur emandako ebazpenean erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasun enbargatuak, alderdi demandatuarenak baitira:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:
NA1500AW matrikula duen ibilgailua, M.A.N. markakoa, 18232 F modelokoa. Zarrakazteluko (Nafarroa) Udalaren siloko zabalgunean dago, zigilatuta.
Hamaika mila eta zortziehun euroan (11.800,00 euro) dago baloratua.
Enkantearen baldintzak.
Enkantea epaitegi honetan eginen da, Iruñean, 2010eko uztailaren 23an, 10:15ean, 15. judizio-aretoan (lehen solairua).
Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.
Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:
Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.
Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030-8025 kontuan, hain zuzen, 3160.0000.64.0140.09 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.
Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu eta horretarako ez du diru-kopururik jarri behar izanen.
Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.
Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1009618