72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 1046/2009 betearazpena

Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxak eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, María Olga Llano Gorostizaren, Ángel Rubio Riojaren eta Vicenta Gorostiza Olarraren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 1046/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Etxebizitza bat, Vianako Pascual Salcedo taldeko 18an, 3. solairuko ezkerraldean. Inskripzioa: 3.077. liburukia, 161. liburua, 67. orria, 13.470. finka.

Enkantea egiteko, finka 101.000 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2010eko uztailaren 23an eginen da, 11:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3146 0000 05 1046 09 zenbakiko kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ediktu honek betearazpenpeko Vicenta Gorostiza Olarrari eta Ángel Rubio Riojari jakinarazpena egiteko balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Lizarran, 2010eko maiatzaren 26an.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asín Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1009730