72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2010eko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra, "La Esperanza" Gizarte Etxea erakunde autonomoarena eta aurrekontua betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 67/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Valtierran, 2010eko maiatzaren 20an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1009082