2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren kargura finantzatutako kontratuak. Behin betiko esleipena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko maiatzaren 24an egin bilkuran, erabaki du ondoan zehazten diren obra-kontratuak behin betiko esleitzea:
Lehena:
-Xedea: obra kontratua Olivillos kalean argiteria publiko berria (LED sistema) paratzeko eta San Adriango Ebro pasealekuan, Celso Muerza etorbidean, Navarra etorbidean eta Lizarrako errepidean dauden instalazioak berritzeko, José M.ª Ezquerro García ingeniari industrialak (Proinalsa Ingeniería, S.L.) prestatutako proiektuaren arabera, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2010eko apirilaren 13an ikus-onetsia 100884 zenbakiarekin.
-Esleitzeko prozedura: negoziatua publizitaterik gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 161.2 artikuluarekin bat.
-Esleipen hartzailea: Luis Carlos Moreno Ursúa, IFZ 15.828.943-K duena, eta helbide soziala San Adriango La Balsa kaleko 7.eko 1ean (31570).
-Esleipenaren zenbatekoa: 123.304, 68 euro, BEZa kanpo (19.728,74 eurokoa), eta esleipen hartzaileak egindako hobekuntzak sartuta, kontratuan gehituko baitira.
Bigarrena:
-Xedea: San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxe publikoko estalkia konpontzeko eta patioak egokitzeko obra-kontratuta, Jesús M.ª Salvador Salvador arkitektoak (Salvaterqtec, S.L.) prestatutako eta E.H.A.E.ak 2010eko apirilaren 7an ikus-onetsitako proiektuaren arabera.
-Esleitzeko prozedura: negoziatua publizitaterik gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 161.2 artikuluarekin bat.
-Esleipen hartzailea: Edificaciones Sergado, S.L., IFK B31869381 duena, eta helbide soziala San Adriango industrialdeko 59.ean (31570).
-Esleipenaren zenbatekoa: 139.212,59, 68 euro, kontzeptu guztiak sartuta eta BEZa kanpo (22.274,01 eurokoa), eta esleipen hartzaileak egindako hobekuntzak sartuta, kontratuan gehituko baitira.
Hirugarrena:
-Xedea: Ebro pasealekuko alderdian (lurrezko futbol-zelaia), 3. poligonoko katastroko 1870. lurzatian 200 metroko eta lau kaleko atletismo pista eraikitzeko obra kontratua, José Antonio Lorente Orio arkitektoak prestaturiko proiektuaren arabera (E.H.A.E.ak 2010eko martxoaren 30ean ikus-onetsia).
-Esleitzeko prozedura: negoziatua publizitaterik gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 161.2 artikuluarekin bat.
-Esleipen hartzailea: Excavaciones Fermín Osés, S.L. enpresa. Haren helbidea Deierri etorbidea, 13, behea da, 31200 Lizarra (Nafarroa), eta haren IFK, B-31231319.
-Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita bat mila bostehun eta hogeita hamabi euro (81.532), kontzeptu guztiak sartuta eta BEZa kanpo, puntuaziorik altuena lortu duen eskaintza baita, eta esleipen hartzailearen hobekuntzak ere sartu dira kontratuan.
San Adrianen, 2010eko ekainaren 3an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L1009656