72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aurrekontuko 2/2010 aldaketa. Behin-betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK.

6. kapitulua: 25.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 25.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK.

7. kapitulua: 25.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 25.000,00 euro.

Lesakan, 2010ko maiatzaren 17an.-Alkatea, Juan Fermin Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1009601