2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
10. sektoreko 6. lurzatia enkantean
Lekunberriko Udalak 2010eko maiatzaren 27an egin bilkuran enkante publikoa egitea erabaki zuen, gutun-azal itxiko prozeduraren bidez ondoko lurzatia saltzeko:
Lote bakarra: "La Vega" izeneko Plan Partzialeko 10. sektoreko 6. lurzatia, Lekunberriko katastroko 12. poligonoko 717, 718, 719 eta 720. lurzatiei dagokiena.
-Ezaugarriak:
AZALERA m2 | TIPOLOGIA | ETXEBIZITZA KOPURUA | ERAIKIGARRITASUNA | GARAIERAK |
360,00 | Bizitegia | 9 | 720,00 m² pisua 240,00 m² garajea | BS+2 |
Hasierako prezioa: 384.595,20 euro (BEZa kanpo).
Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2010eko ekainaren 30eko 12:00ak arte, Lekunberriko Udalaren Idazkaritzan.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: 2010eko ekainaren 23ko 13:00etan.
Enkantea arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboak Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai eta jendea hartzeko orduetan ikusi ahal izanen dira.
Lekunberrin, 2010eko ekainaren 2an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1009820