1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
235/2010 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunetan ikasketak atzerriko hizkuntzan emateko hizkuntza mailaren egiaztapenerako deialdia onesten duena.
Abuztuaren 18ko 139/2009 Foru Aginduak Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan sustatzen dituen programa eleaniztunetan ingelesez irakasteko behar diren hizkuntza betebeharrak finkatzen ditu.
Azken urteotan, Hezkuntza Departamentuak ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programarako deialdia egin du Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetarako. Programa horiek garatzeko, ezinbestekoa da irakasgaiak atzerriko hizkuntzan ematen dituzten irakasleek hizkuntza horretan jakite maila zehatz bat dutela egiaztatzea.
Bai Haur eta Lehen Hezkuntzan bai Bigarren Hezkuntzan ikasketak atzerriko hizkuntzan emateko gaituta dauden irakasleak behar direnez, irakasleen egiaztapena emateko epea eta prozedura ezartzen dira.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako Haur eta Lehen Hezkuntzan ikasketak ingelesez emanen dituzten irakasleen egiaztapenerako eta Bigarren Hezkuntzan irakasgaiak ingelesez edo frantsesez emanen dituzten irakasleen egiaztapenerako deialdia, deialdiaren oinarriak eta eranskinak onestea. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Deialdi honen, bere oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.
1. ERANSKINA
Hezkuntza Departamentuko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunetan ikasketak ingelesez
edo frantsesez emateko hizkuntza mailaren egiaztapenerako deialdiaren oinarriak
Lehen oinarria.-Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei egiaztapena ematea ikasketak ingelesez emateko, eta Bigarren Hezkuntzakoei ikasketak ingelesez edo frantsesez emateko, Hezkuntza Departamentuko programa eleaniztunen barnean, kasuan kasuko atzerriko hizkuntzaren titulazioa edo ziurtagiria aurkeztuz horretarako.
Egiaztapena jasotzen duten langile guztien zerrenda Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura igorriko da, hizkuntza maila hori eskatzen duten lanpostu beharrei erantzuteko.
Bigarren oinarria.-Parte hartzeko baldintzak.
1. Baldintza orokorrak. Honako hauek parte hartzen ahalko dute:
-Nafarroako Foru Komunitateko irakasleen kidegoetako karrerako irakasle funtzionarioek edo praktikatan daudenek eta lan-kontratu finkoa duten irakasleek;
-Aldi baterako kontratatutako irakasleek eta aldi baterako kontrataziorako izangaiek, hots, ikastetxe publikoetako irakasleen lanpostuen zerrendetan sartuta daudenek.
2. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kasuan, egiaztapena zein hizkuntzatarako eskatzen den, hizkuntza horretako espezialitatekoa ez izatea ere eskatzen da.
Hirugarren oinarria.-Atzerriko hizkuntzan eskatzen den maila egiaztatzeko titulazioak eta ziurtagiriak.
-Kasuan kasuko hizkuntzaren Filologiako edo Itzulpen eta Interpretetzako espezialitatean lizentziadun titulua izatea.
-Kasuan kasuko hizkuntzan hizkuntza eskola ofizialen gaitasun agiria izatea.
-Certificate in Advanced English (CAE) edo Certificate of Proficiency in English (CPE), Cambridgeko Unibertsitatearena.
-Diplôme Supérieur d'Etudes Françaises Modernes (DS) edo Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF), AFrena.
-Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C1 edo Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C2, CIEPrena.
-C1 mailako edo goragoko beste edozein ziurtagiri, ALTEk onartua (Association of Languages Testers of Europe).
Laugarren oinarria.-Agiriak.
1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten irakasleek 2. eranskineko ereduaren araberako eskabide orria eta agiri hauek aurkeztuko dituzte:
-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da.
-Atzerriko hizkuntzaren jakite mailari buruzko ziurtagiriaren fotokopia, hirugarren oinarriaren arabera.
Bosgarren oinarria.-Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
1. Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira (Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 Iruña), Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari igorrita.
Eskabideak aurkezten ahalko dira, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen gainerako egoitzetako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.
Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoan ere aurkezten ahalko da eskabidea, beharrezkoa den ziurtagiri digitala izanez gero.
2. Eskabideak aurkezteko epea 2010eko ekainaren 28an amaituko da.
Seigarren oinarria.-Deialdiaren ebazpena.
Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdiari buruzko ebazpena emanen du, egiaztapena jaso duten irakasleen zerrendarekin batera.
2. ERANSKINA
Hezkuntza Departamentuko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunetan ikasketak ingelesez
edo frantsesez emateko hizkuntza mailaren egiaztapenerako deialdian parte hartzeko eskabidea
DATU PERTSONALAK |
1. DEITURA: | |
2. DEITURA: | |
IZENA: | |
IFZ: | |
HELBIDEA: | |
HERRIA: | |
POSTA KODEA: | | PROBINTZIA: | |
E-MAILa: | |
TELEFONOA: | |
2009-2010 IKASTURTEKO DATU PROFESIONALAK |
IKASTETXEA: | |
HERRIA: | |
LAN EGOERA: (X bat jarri dagokion laukian, mesedez) |
Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin | |
Funtzionarioa, behin-behineko destinoarekin | |
Praktiketako funtzionarioa | |
Aldi baterako kontratatutako irakasleak eta aldi baterako kontrataziorako izangaiak, hots, ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrendetan sartuta daudenak. Zein espezialitatetako zerrendan edo zerrendetan sartuta dagoen zehaztu | |
|
Maisu-maistren Kidegoa: ESPEZIALITATEA ETA GAIKUNTZA/K: | |
Bigarren Hezkuntzako Kidegoa: ESPEZIALITATEA/K: | |
Atzerriko hizkuntzari buruz aurkeztu den titulazioa edo ziurtagiria: |
|
Data Sinadura
ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.
Iragarkiaren kodea: F1009430