2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
370, 371 eta 372. lurzatien birzatiketa. Behin betiko onespena
Lakuntzako Udalak 2010eko martxoaren 25ean onetsi zuen hasiera batean 370, 371 eta 372. lurzatiak birzatitzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia 2010eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 14an. Epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu, aditzera ematen da 2010eko maiatzaren 27ko osoko bilkuran erabakita, Udalak behin betikoa bilakatu duela 370, 371 eta 372. lurzatiak birzatitzeko proiektua, Lakuntzako Udalak sustatua.
Lakuntzan, 2010eko maiatzaren 31n.-Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: L1009531