72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Lehiaketa publikoa, Iturengo Udalak
"Iturengo Elektra, S.L." udal enpresa besterentzeko

Iturengo Udalak, behar bezala baimendurik, "Iturengo Elektra, S.L." udal enpresa besterendu nahi du, enkante publikoaren bidez.

Xedea: Iturengo Udalak "Iturengo Elektra, S.L." sozietatean dituen partaidetza tituluak eta aipatuko enpresak udalerrian argi indarraren zerbitzua emateko beharrezko ondasunak.

Hasierako prezioa: 265.000,00 euro.

Eskaintzak aurkezteko epea: hamabost egun natural, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Iturengo Udaletxean, 11:15etatik 14:00etara.

Iturenen, 2010eko ekainaren 1ean.-Alkatea, José M.ª Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L1010114