2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GORZA
2009ko kontu orokorra
Gorzako Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gorzako Udalaren 2009ko kontu orokorra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespen hau behin betikoa bilakatuko da.
Gorzan, 2010eko maiatzaren 10ean.-Alkatea, Celestino Larrambe Pascualena.
Iragarkiaren kodea: L1008841