72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

155/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako egoiliarrei laguntzeko gutxieneko eta funtsezko zerbitzuak arautzen dituena, zahar etxe horietako enpresa batzordeetako kideek deitutako lanuztea dela eta.

Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako enpresa batzordeko kideek, 2010eko maiatzaren 19ko idazkien bidez, zahar etxe horietan lanuzterako deialdia egin dute, ekainaren 4rako, 11rako, 18rako eta 25erako, 8etatik 10etara goizeko txandan eta 17:30etik 19:30era arratsaldekoan. Deialdiaren egileak honako hauek dira: Olaia Alonso Casajús andrea, Soledad Amigó Arroyo andrea, M.ª Rosa Labairu Iturria andrea, Valeriana Sardina Fernández andrea, Yolanda Hincapie Ospina andrea, Amparo González García andrea, Violeta Prado de la Rosa andrea, Ana Belén Sánchez Morales andrea eta M.ª Gloria Mateo Ramos andrea, Amma Argaray zahar etxekoak; Catalina López Molina andrea, Begoña Agundez Rodríguez andrea, Olga Perla Miranda Cillero andrea, Arantxa Corral Fuentes andrea, Jacinta Iturralde Berruete andrea, Ángela Velasco González andrea, Inés Guerendain Pérez andrea, Elena Rincón Ayensa andrea eta José Ignacio Gost Garde jauna, Amma Mutilva zahar etxekoak; eta Carmen Iglesias Aranjo andrea, Inés Elzaburu Azcona andrea, M.ª Sol Blanco de Pablo andrea, Iziar Moreno Garatea andrea, Ainara González Hervás andrea, Raquel García Martín andrea, Montse Santacruz Carreteros andrea, Yolanda Matachana Castejón andrea eta Arantxa Larranz Echandi andrea, Amma Oblatas zahar etxekoak.

Egindako jakinarazpenean, aipatutako enpresa batzordeetako kideek adierazi dute lanuzte batzordea idazkiaren idazpuruan ageri diren pertsonek osatuko dutela; pertsona horiek zahar etxe bakoitzeko enpresa batzordeko kideak dira.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan lanuztea egiteko onartzen den eskubidearekin batera, gizartearen oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, Konstituzioak berak dioen bezala. Konstituzioari buruzko jurisprudentziak behin eta berriro adierazi duenez, gutxieneko zerbitzu horiek ezartzerakoan proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak ezarri behar dira eta horretarako arrazoiak eman beharko dira.

Zahar etxeak ezin dira eskutik utzi, horrek bertan bizi diren pertsonen zaintzan, osasunean eta bizitzan ondorio kaltegarriak eraginen bailituzke.

Zahar etxe horiek beren instalazioetan zaindu eta lagundu beharreko pertsonak hartzen dituzte, barnetegi araubidean. Pertsona horiek zainketa pertsonala behar dute beren oinarrizko beharretarako, horiek gabe kalte larriak izaten ahal baitituzte osasunean.

Lanuzterako deialdiaren aurrean, zahar etxe horietako laguntza zerbitzua ezin da osorik eten. Izan ere, gizartearentzako funtsezko zerbitzua da, eta haren hartzaileak adin nagusiko eta mendekotasunen bat duten pertsonak direnez, gorabehera larriak gerta daitezkeela hartu behar da kontuan. Hori horrela, Konstituzio Auzitegiak dioenez, gizarteak ezinbesteko prestazioetarako duen eskubidea lanuzterako eskubidearen gainetik dago eta bereziki agintari publikoek babestu behar dituzte gizartearen zati batek ezinbestean behar dituen zerbitzuak.

Beraz, Konstituzioak lanuzterako aitortzen duen eskubidea errespetatu eta herritar horiei ongizate pertsonala bermatzen dieten gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira, Espainiako Konstituzioaren 28., 49. eta 50. artikuluek agintari publikoei ezartzen dizkieten betebeharrak betez.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, egoiliarrek lanuzte orduetan jaso behar dituzten zerbitzuak eta laguntza hartu dira aintzat, bai eta zahar etxe bakoitzeko adindunak zenbateraino diren gai beren kasa baliatzeko, egoitzotan egiten diren jarduerak, langileek esleituta dituzten eginkizunak, egoiliarrek hartzen dituzten zerbitzuak eta zahar etxeetako arkitektura egitura ere.

Hona hemen Nafarroako Mendekotasun Agentziak zahar etxeetako erabiltzaileek beren kasa baliatzeko duten mailari buruz egindako azkeneko ikerketaren datuak: Amma Mutilva zahar etxeko egoiliarren %70ek mendekotasun handia du (mendekotasun handia edo II. mailako mendekotasun larria), %23k mendekotasun moderatua eta %5ek ez du mendekotasunik; Amma Oblatas zahar etxeko egoiliarren %80k mendekotasun handia du, %13k mendekotasun moderatua eta %7k ez du mendekotasunik; Amma Argaray zahar etxeko egoiliarren %35ek mendekotasun handia du, %25ek mendekotasun moderatua eta %40k ez du mendekotasunik.

Zahar etxeetako egiturazko ezaugarriei dagokienez, Amma Mutilvak 3 solairu ditu, Amma Oblatasek beste 3 eta Amma Argarayk 4. Farmazia zerbitzua Amma Oblatasen dago zentralizatuta.

Lanuzterako aurreikusitako orduetan, jarduera eta zerbitzu hauek eginen dira, besteak beste:

a) 8etatik 10ak arte egitekoak:

-Zaintzaileak / zaharren zaindariak: erabiltzaileak jaikitzen lagundu, garbitu eta janztea eta gosaria ematea. Erabiltzaileak ikuskatzea.

-Erizaintza: goizeko botikak ematea, hala nola insulina, injektagarriak, nebulizazioak, inalagailuak, eta belarri, begi eta aho bidezko medikazioa... Medikuaren kontsulta. Larrialdiei erantzutea.

-Medikuntza: medikuaren kontsulta eta larrialdiei erantzutea.

-Garbiketa: komun eta bainugelak garbitzea eta oheak egitea.

-Sukaldaritza: gosaria egitea.

-Etxezaintza: sarrera-irteerak zaintzea. Etortzen diren deiei eta irteerakoei erantzutea.

-Farmazia: medikazioa prestatu eta horrekin lotutako gorabeherei kasu egitea.

b) 17:30etik 19:30ak arte egitekoak:

-Zaintzaileak / zaharren zaindariak: erabiltzaileak oheratu eta afaria ematea. Erabiltzaileak ikuskatzea.

-Erizaintza: gaueko botikak ematea, hala nola insulina, injektagarriak, nebulizazioak, inalagailuak, eta belarri, begi eta aho bidezko medikazioa... Larrialdiei erantzutea.

-Medikuntza: larrialdiei erantzutea.

-Garbiketa: garbitu, ordeztu eta hornitzea.

-Sukaldaritza: afaria egitea.

-Etxezaintza: sarrera-irteerak zaintzea. Etortzen diren deiei eta irteerakoei erantzutea.

-Farmazia: medikazioa prestatu eta horrekin lotutako gorabeherei kasu egitea.

Horrenbestez, kontuan hartuta Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldea eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikulua, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako enpresa batzordeetako kideek, arestian aipatutakoek, ekainaren 4rako, 11rako, 18rako eta 25erako, 8etatik 10etara goizeko txandan eta 17:30etik 19:30era arratsaldekoan, deitutako lanuztea jarraian adierazten diren gutxieneko eta funtsezko zerbitzuak errespetatuz eginen da:

a) Zaintzaileak edo zaharren zaindariak, goizeko zein arratsaldeko txandan:

-Langile horien %90, gutxienez, mendekotasun handia duten pertsonen solairuetan (mendekotasun handia edo II. mailako mendekotasun larria).

-Langile horien %85, gutxienez, mendekotasun ertaina duten pertsonen solairuetan (I. mailako mendekotasun larria edo mendekotasun moderatua).

-Zaintzaileen edo zaharren zaindarien %80, gutxienez, mendekotasunik ez duten pertsonen solairuetan.

Hona hemen gutxieneko zerbitzuetan arituko diren langileen portzentaje horiei dagokien pertsona kopurua, zahar etxe eta solairuko:

SOLAIRUA

GOIZEKO TXANDA

ARRATSALDEKO TXANDA

SOLAIRUKO MENDEKOTASUNA

PORTZENTAJEAREN APLIKAZIOA

GOIZEKO GUTXIENEKO ZERBITZUAK

ARRATSALDEKO
GUTXIENEKO ZERBITZUAK

Amma Mutilva

1. solairua

8

6

Mendekotasun handia

%90

7

5

2. solairua

8

6

Mendekotasun handia

%90

7

5

3. solairua

8

6

Mendekotasun handia

%90

7

5

Amma Oblatas

1. solairua

8

6

Mendekotasun handia

%90

7

5

2. solairua

9

7

Mendekotasun handia

%90

8

6

3. solairua

4

4

Mendekotasun handia

%90

4

4

Amma Argaray

1. solairua

7

6

Mendekotasun handia

%90

6

5

2. solairua

6

4

Mendekotasun handia

%90

5

4

3. solairua

2

2

Mendekotasun moderatua

%85

2

2

4. solairua

2

1

Mendekotasunik ez

%80

2

1

Solairu batean mendekotasun maila ezberdineko pertsonak badira, mailarik handiena hartuko da aintzat. Zuzeneko arretako langile 1 egonen da gutxienez solairu bakoitzeko.

b) Erizainak, goizeko zein arratsaldeko txandan:

-Langile bat, mendekotasuna duten pertsonen solairu bakoitzean. Solairu batean mendekotasun maila ezberdineko pertsonak badira, maila handiena hartuko da kontuan.

c) Medikuak:

-Goardiako langile bat zahar etxe osorako, goizeko zein arratsaldeko txandetan.

d) Sukaldariak:

-Bi langile goizez.

-Langile bat arratsaldez.

e) Garbitzaileak:

-Langile bat laguntza solairu bakoitzeko goizez.

-Langile bat zahar etxe osorako arratsaldez.

f) Etxezainak:

-Langile bat goiz eta arratsaldez.

g) Amma Oblatas zahar etxeko farmaziako langileak.

-Langileen %50 goizeko txandan zein arratsaldekoan.

Bigarrena.-Aurreko atalean aipatutako funtsezko zerbitzuak zahar etxeko erabiltzaileak zaindu ohi dituzten gutxieneko zerbitzuetako langileek eginen dituzte.

Hirugarrena.-Lehenengo atalean aipatzen diren gutxieneko zerbitzuak egiteko hautatzen diren langileek zerbitzurik egin ezik edo zerbitzua edonola ere aldatzea legez kanpokotzat joko da ondorio guztietarako, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat. Betetzen ez dutenek edo araua hausten dutenek erantzun egin beharko dute.

Laugarrena.-Aurreko artikuluetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko lanuztea arautzen duen legeriak langileentzako onartzen dituen eskubideei.

Bosgarrena.-Foru agindu hau Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako lanuzte batzordeei jakinaraztea; hau izanen da deietarako eta jakinarazpenetarako helbidea: Iturralde y Suit z.g. (ELA sindikatu konfederazioa).

Seigarrena.-Foru agindu hau igortzea Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako zuzendaritzei, eta Elena Barrio Pliego andreari, Amma Nafarroa taldearen ordezkariari (helbidea: Orkoien, Nafarroa).

Zazpigarrena.-Ondorioak jakinarazten denetik bertatik izanen baditu ere, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Zortzigarrena.-Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2010eko ekainaren 1ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1009725