72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Udal ordenantza, ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Esprontzedako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2010eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Esprontzedako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esprontzedan, 2010eko maiatzaren 24an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Laura Marquínez Corres.

Iragarkiaren kodea: L1009120