72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2010eko maiatzaren 13a. Eskatzailea: Universal Prevención y Salud SP, S.L. Jarduera: kanpoko prebentzio zerbitzua. Tokia: Berroa kalea, 15. 2.a, Taxoare.

Mutiloabeitin, 2010eko maiatzaren 13an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1009123