2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduerarako lizentzia. Baimena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2010eko maiatzaren 13an. Eskatzailea: Alburo, S.L. Jarduera: eraikuntzako enpresaren biltegia. Tokia: 5. poligonoko 122. lurzatia, Labiano.
Mutiloabeitin, 2010eko maiatzaren 13an.-Alkateordea, María Teresa Garatea Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L1009121