72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 25. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatzea.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2010eko maiatzaren 31n egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamendua aldatzeko proposamena, eta ikusirik, halaber, erakunde horretako idazkari nagusiaren txostena, biak Nafarroako arartekoak igorritakoak. Ikusirik, azkenik, Parlamentuko legelari nagusiak proposamen hori dela-eta eginiko txostena, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz,

ERABAKI DA:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 25. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatzea. Honako testu hau izanen du:

"Idazkari Nagusiak aholkulari lana ere egiten ahalko du eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak ematen dizkion eginkizunak beteko ditu".

2. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko zenbait xedapen, Koordinazioko eta Barne Araubideko Batzordeari buruzkoak, indargabetzea. Hona hemen xedapenak:

-5. artikuluko 2. idatz-zatia.

-7. artikuluko g) letra.

-9. artikuluko f) letra.

-"Koordinazioa eta Barne Araubidea" izeneko IV. kapitulua osatzen duten 11., 12. eta 13. artikuluak.

3. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Onetsitako aldaketak indarra hartuko du aldizkari hartan argitaratu eta biharamunean.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.-Lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F1010048