72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1535/2010 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa. Urdiain-Altsasuko industrialdea" desjabetze proiektuko okupazio eta ordainketa aktak egiteko deia egiten duena.

Enpresako zuzendari nagusiak apirilaren 21ean emandako 898/2010 Ebazpenaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa. Urdiain-Altsasuko industrialdea" izenekoaren S-1 sektoreko desjabetze proiektua behin betiko onetsi zen, baita hark ukitutako ondasun eta eskubideen titularren zerrenda ere.

Behin betiko onespenak berarekin dakar desjabetzea presakoa deklaratzea, eta lurrak okupatzeko bidea ematen du, administrazioak finkatutako balio justua ordaindu edo gordailatu ondotik. Hortaz, ondasun eta eskubide horien titularrei dei egiten zaie ordainketa eta okupazio aktak egiteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa. Urdiain-Altsasuko industrialdea" desjabetze proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide jakin batzuen titularrei dei egitea, baita Urdiaingo eta Altsasuko udaletako alkateei edo haiek delegatutako zinegotziei ere, ordainketa eta okupazio aktak egiteko. Urdiaingo Udaletxean 2010eko ekainaren 28an, 29an eta 30ean eginen dira, eta Altsasukoan ekainaren 30ean.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara aipatutako titularrek agertu beharko dute, edo, bestela, zuzenbidean baliozko den moduan baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela.

2. María Carmen Oteiza Ugarte eta Jesús Elizalde Esteban administrazioaren ordezkari izendatzea, bata zein bestea, eta enpresa onuradunaren ordezkari Ignacio Nagore Laín eta Francisco Javier Fernández Militino, bata zein bestea, ordainketa eta okupazio aktak eta bidezko diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. Ebazpen hau eta eranskina argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Urdiaingo eta Altsasuko udaletxeetako iragarki oholetan. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

4. Ebazpen hau Nafarroako Industria Luzorua, S.A.ri (Nasuinsa) jakinaraztea, desjabetzearen enpresa onuraduna baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 4an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

I. eranskina

Helbide ezezaguneko titularrak. Ediktua

Tokia: Urdiaingo Udaletxea.

ORDUA

HITZORDUA

DESJABETU BEHARREKO ONDASUNEN
TITULARRAK, HELBIDE EZEZAGUNEKOAK

FINKAREN KODEA

POLIGONOAREN ZENBAKIA

LURZATIAREN ZENBAKIA

Eguna: 2010eko ekainaren 28a.

12:00

Anastasia Echeverría López de Zubiría andrea

UR-058

2

245

13:50

Pedro Francisco Ostiza Celaya jauna

UR-072

2

259

Eguna: 2010eko ekainaren 29a.

13:50

Pedro Francisco Ostiza Celaya jauna

UR-099

2

344

13:30

Juana Fernández Celaya andrea

UR-084

2

274

Eguna: 2010eko ekainaren 30a.

09:40

José Ignacio Ayestarán Eguialde jauna

UR-090

2

280

09:40

Lucía Ayestarán Eguialde andrea

UR-090

2

280

09:40

M. Carmen Ayestarán Eguialde andrea

UR-090

2

280

09:40

M. Pilar Ayestarán Eguialde andrea

UR-090

2

280

09:40

José Martín Ayestarán Galarza jauna

UR-090

2

280

12:40

Francisca Albistur Zubelzu andrea

UR-110

2

291

Iragarkiaren kodea: F1009819