72. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1488/2010 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, 2010ean enpresa elkarteak sentsibilizatzeko eta kanpoan sustatzeko diru-laguntzetarako deialdia onesten duena.

Nafarroako Nazioarteko Planak enpresetarako sentsibilizazio kanpainak garatzea eta nazioartekotze mailaren araberako sostengu planak eta sektorean sektorekoak egokitzea ditu bere ekintzen artean.

Deialdi honen xedea enpresak sentsibilizazio ekintzetan eta kanpoko sustapenean sostengatzea da, nafar esportazioen helmugako herrialdeak gehitzen eta sektore esportatzaileak dibertsifikatzen laguntzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2010ean enpresa elkarteak sentsibilizatzeko eta kanpoan sustatzeko diru-laguntzak emateako deialdia onestea.

2. Diru-laguntzak emateko oinarriak onestea. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.

3. 125.000 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko 850001/81400/4819/431300 kontu-sailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 26an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

1. ERANSKINA

2010ean enpresa elkarteak sentsibilizatzeko eta kanpoan sustatzeko diru-laguntzetarako deialdia. Oinarri arautzaileak

1. oinarria.-Xedea.

Oinarri hauen xedea da lurraldean lurraldeko edo sektorean sektoreko enpresa elkarteak sentsibilizatzeko eta kanpoan sustatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea, nazioartekotze estrategia enpresa elkartuetara hurbiltzeko eta haien jarduera beste herrialde batzuetan jakinarazteko.

2. oinarria.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2009ko abenduaren 1etik 2010eko azaroaren 30era bitarte egin beharko dira.

Honako gastu hauek dira diruz laguntzen ahal direnak:

1. Sentsibilizazioa.

Enpresa elkartuen txostenak prestatzea, horien nazioartekotzeko gaitasuna atzemateko eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak eta bestelako erakundeek antolaturiko jardunaldi interesgarriez informaturik edukitzeko.

a) Txostenek bete behar dituzten baldintzak, diru-laguntzaren xede izateko.

-Fc7.07.23 inprimakiaren arabera egitea. www.navarra.es helbidean lor daiteke.

-Txostenak oso-osorik betetzea, iruzkinen atalak barne, eta bi aldeek sinatzea.

-Elkarte eskatzaileko langile berekiek prestatzea, aipatutako departamentuko Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak aldez aurretik homologaturik, txostenaren xede den enpresaren instalazioetan bilera bat eginez.

b) Txostenaren xede diren enpresek bete behar dituzten ezaugarriak.

-Produktua edo zerbitzua berena izatea.

-PIPE programan (Kanpo Sustapenerako Hastapen Programan) parte hartu ez izatea.

-Aprendiendo a Exportar-APEX programaren bidez diagnostikoaren xede ez izatea.

-Azken ekitaldi itxian, esportazioen bolumena salmenten bolumenaren %10ekoa izatea gehienez ere.

-Elkarte eskatzaileko kideak izatea edo izan ahal izatea.

-2009ko deialdian sentsibilizazio txosten baten xede ez izatea.

2. Kanpo sustapena.

a) Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala:

Honako hauek sartzen dira: katalogo, liburuxka eta bideoen edizioa, bai eta web-orria sortu edo haren edukiak aukeratutako herrialdeko hizkuntza ofizialean jartzea ere, betiere hizkuntza hori gaztelania ez bada. Ez da sartuko kontzeptu horien ondoriozko autofakturazioa.

Hala ere, hautaturiko herrialdean ofizialak ez diren atzerriko hizkuntzetan eginiko zabalkunde-materiala ere izaten ahalko da diru-laguntzaren xede, betiere herrialderako sustapen planarekin zuzeneko harremana ezartzerik bada. Kasu horretan, diru-laguntzak ez ditu 3. oinarriko portzentajeak bilduko (herrialdearen berezkoak).

b) Publizitatea atzerriko hedabideetan:

Aukeratutako herrialdean zabaltzen diren hedabideetarako prestatutako iragarkiak besterik ez dira sartuko kontzeptu honen barrenean. Publizitate horretan, onuradunaren izenak agertu beharko du.

Argitalpena herrialde batean baino gehiagotan hedatzen bada, argitalpenak planaren xede den herrialdean duen hedapen portzentajearen arabera finantzatuko da gastua.

c) Merkatu-azterketarako bidaiak:

Aukeratutako herrialderako bidaiak, baldin eta Espainiatik egiten badira.

Pertsona batek turista-klasean bidaiatzeko eta ostatatzeko gastuak sartzen ahal dira merkatua aztertzeko bidaietarako diru-laguntzetan, eta herrialde bakoitzeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri da.

Ondorio horietarako, lekualdaketak ez dira bidaia-gastutzat hartuko.

Bidaiak herrialde bat baino gehiago hartzen baditu, bidaia-poltsa handiena emanen da.

d) Azoketan parte hartzea:

Banakako estanda edo partekatua duten elkarteentzat.

Aukeratu den herrialdean egin beharko da azoka. Hala ere, Espainia ez beste herrialdeetan egiten diren mundu eragineko azoketan parte hartzea ere diru-laguntzaren xede izaten ahalko da, baldin eta herrialderako sustapen planarekin zuzeneko harremanik ezartzen ahal bada. Kasu horretan, diru-laguntzak ez ditu 3. oinarriko portzentajeak bilduko (herrialdearen berezkoak).

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie diru-laguntza:

-Lekua errentan hartzea.

-Estanda apaintzea.

-Produktuak garraiatzea.

-Zerbitzariak eta interpreteak kontratatzea.

-Joan-etorriak eta ostatua. Ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

-Izena ematea eta nahitaezko asegurua, hala nola azokaren katalogoan sartzea.

Eskatzaileak azoka baterako ICEX-Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutuaren laguntza lortzen badu, bidaiarako eta ostatatzeko ezarritako diru-laguntza besterik ez du jasoko.

e) Kazetarien eta gaur egungo edo balizko bezeroen bisitak:

Diru-laguntza jaso dezakete planaren xedeko herrialdeko kazetarien edo gaur egungo edo balizko bezeroen ostatu gastuek eta elkarte eskatzailearen egoitzarainoko bidaia gastuek. Gehienez ere herrialde bakoitzerako ebazpen honen 1. eranskinean ezarririko bidaia-poltsaren zenbatekoa izanen dute pertsona bakoitzarentzat.

Halaber, elkarteko kideak bisitatzeko Nafarroa barneko joan-etorrien gastuak ere finantzatzen ahalko dira.

Laguntza hori kobratu ahal izateko, arrazoiak eman beharko dira egin beharreko jardueren xehetasunetan.

f) Bestelako sustapen ekintzak:

Atal honetan eskatzaileak hautaturiko herrialdean sustapen plana burutzeko behar duen edozein sustapen ekintza sartuko da, baldin eta ekintza horien bideragarritasuna behar den moduan justifikatzen bada.

g) Barne gastuak:

Barne gastuak (langile berekiak, alokairuak eta telekomunikazio zerbitzuak) izanen dira diru-laguntzen xede, baldin eta onuradunak aurreko c), d), e) eta f) letretako ekintzak gauzatzeko behar baditu. Gastu horiek gehienez ere jardueraren kostu osoaren %50 izanen dira.

Finantzatzen ahal diren zuzeneko gastuen eta barne gastuen batura izanen da jardueraren kostu osoa.

3. Aholkularitza.

a) Jatorriko aholkularitza:

Atal honetan, honako hauek izanen dira diru-laguntzaren xede: Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak homologaturiko lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileekin elkarte eskatzailea kanpoan sustatzeko sinaturiko kontratuak. www.camaranavarra.com helbidean kontsulta daitezke.

b) Aholkularitza helmugan:

Diru-laguntzaren xede izanen dira elkartea kanpoan sustatzeko kontratuak, baldin eta helmugako herrialdean kokaturiko aholkulariekin sinatzen badira.

3. oinarria.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Onuradun batek, deialdi honetako kontzeptu guztietarako, gehienez ere 50.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

2. 2.1 oinarrian aipatzen diren txostenak prestatzeko, 140 euroko diru-laguntza emanen da txosten bakoitzeko.

3. 2.2 eta 2.3 oinarrietako kontzeptuetarako, diru-laguntzaren gutxieneko portzentajea finantzatzen ahal diren gastuen %50ekoa izanen da.

Aurreko portzentajea gehitzen ahalko da baldin eta A multzoko herrialdeetarako bada (%5) edo B multzokoetarako (%2,5). Ebazpen honen 3. eranskinean aipatzen dira multzo bakoitzeko herrialdeak.

2.3.a) oinarriko kontratuetarako diru-laguntzaren muga 30.000 eurokoa izanen da. Gehienez ere 3 urtez kobratzen ahalko da.

2.3.b) oinarriko kontratuetarako diru-laguntzaren muga 15.000 eurokoa izanen da.

4. oinarria.-Onuradunak.

Onuraduna izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak. Erantzukizuneko aitorpenaren inprimakiaren bidez frogatuko da, diru-laguntzen eskabidean.

2. Horiez gainera, interesdunek berariazko betebehar hauek ere bete beharko dituzte:

a) Lurraldean lurraldeko edo sektorean sektoreko enpresa elkarteek:

a.-Irabazi-asmorik ez izatea.

b.-Nafarroan egotea.

c.-Erakunde Profesionalen Erregistroan inskribaturik egotea.

d.-Sektorea edo lurraldea ordezkatzea.

e.-Helburuen artean beren enpresa elkartuen nazioartekotzea izatea.

b) Onuradun izaten ahalko dira enpresen arteko bestelako egiturak, haien forma juridikoa edozein izanik ere, baldin eta ordezkaritza aski dutela frogatzen badute eta sorreraren helburuen artean osatzen dituzten enpresen nazioartekotzea badute.

3. Betebehar horiek 5. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dira, eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu arte eutsi beharko zaie.

5. oinarria.-Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (deialdia zein egunetan argitaratu, hurrengo hilabeteko egun horretan bukatuko da).

Eskaerak www.navarra.es web orrian lor daitezke, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1; 31005, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako batean edo Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan.

Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki bat erabili beharko da, eta lehenbiziko orriko goiko aldean adieraziko dira bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti). Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabidearekin Fc7.07.24 inprimakia batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskatzailearen nortasuna frogatzen duten agiriak. Horretarako honelako agiriak aurkeztuko dira: eraketaren eskrituraren, estatutuen eta erregistroko inskripzioaren kopia. Aurreko deialdietan ere diru-laguntza eskatu duten enpresa elkarteek erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko dute, adieraziz joan den urteko diru-laguntzen eskaerako agiriek indarra dutela.

b) Enpresa elkartuen zerrenda, adieraziz helbidea, IFZ eta jarduera sektorea.

c) Nazioartekotze plana, eduki hau izanen duena:

-Deskribapena: elkartea eta egiten dituen jarduerak.

-Zuzendaritza batzordeko kideak eta elkartean diharduten langileak.

-Elkartearen helburuak.

-Xede diren herrialdeak eta nazioartekotze estrategia.

-Sustapenaren xede diren herrialdeak, hautatzeko arrazoiak azaldurik.

-Herrialdearen azterketa estrategikoa (gaur egungo egoera eta geroan izan lezakeen bilakaera).

-Aukeraturiko herrialdeko entitateekiko hitzarmenik baden.

-Egin beharreko jardueren plangintza, datak, langileak eta jarduera bakoitzaren aurrekontua, kontzeptuen arabera sailkaturik.

d) Jatorrian eta helmugan aholkularitzarako sinaturiko kontratuen kopiak.

3. Eskatutako dokumentazioak baldintzak betetzen ez baditu edo osorik ez badago, Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak hamar eguneko epean osatzeko eskatuko dio interesdunari, eta aditzera emanen dio horrela egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta interesdunari jakinaraziko zaio.

6. oinarria.-Diru-laguntzak emateko irizpideak.

1. Diru-laguntzak banatzeko erabiliko diren irizpideak hauexek dira:

1) 3. oinarrian ezarritako gehieneko portzentajeen eta mugen arabera kalkulatuko da diru-laguntza jaso dezaketen jarduerei dagokien diru-laguntzaren zenbatekoa.

2) Aurreko oinarriaren arabera kalkulaturiko diru-laguntzen batura deialdi honetarako baimenduriko gastua baino handiagoa bada, lehentasun hauek eginen dira:

-Gehienbat enpresa txiki eta ertainek osaturiko eskatzaileak: 10 puntu.

-Lehentasunezko sektoreetako kideek osaturiko eskatzaileak: 8 puntu.

-Sentsibilizazio eta sustapen ekintzak planifikatzen dituzten eskatzaileak: 5 puntu.

2. Aurrekontuetako kontu-sailean soberako dirurik bada, diru hori deialdiaren ondoriozko beharrak betetzeko erabiltzen ahalko da.

Banaketaren ondoren, 2010eko ekitaldian aurrekontuko diru-kopurua igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileentzat, gehienez ere.

7. oinarria.-Diru-laguntza ematea.

Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak oinarri arautzaile hauetan ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Enpresako zuzendari nagusia izanen da diru-laguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Epe horretan berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat joko da. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. oinarria.-Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

1. Diru-laguntzaren xedea bete eta gero, onuradunek egin dituzten gastuak eta ordainketak justifikatu beharko dituzte, diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako epeetan. Horretarako, agiri hauek aurkeztuko dituzte 5. oinarrian adierazitako lekuetan:

a) Diru-laguntzaren xede diren gastuen justifikazioa, Fc7.07.25 inprimakia behar bezala beteta. Inprimaki hori www.navarra.es helbidean lor daiteke. Diru-laguntza eskatu zuen entitatearen izenean egonen dira justifikazioko agiri guztiak.

b) Fakturen kopiak.

c) Ordainketen frogagirien kopiak (banku karguak, ordainagiriak...).

d) Eginiko jarduketei buruzko txostena.

e) Sentsibilizazio bisitarik egin badu, horietariko bakoitzari buruzko txostena, Fc7.07.23 inprimakiaren araberakoa.

f) Zabalkunderako materialik aurkeztu badu, ale bat aurkeztuko da fakturetan diru-laguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko.

g) Atzerriko hedabideetan publizitaterik justifikatu badu, agertu den hedabidearen ale bat aurkeztuko da, eta azalaren eta iragarkiaren kopia bat.

h) Kazetarien edo gaur egungo edo balizko bezeroen bidaien kasuan, bidaia egin duen pertsonaren bisita txartela.

i) Barne gastuen kasuan, jarduerako langileen nominen, alokairuen eta telelekomunikazioen fakturen fotokopiak.

j) Ekintzak burutu direla frogatzeko beharrezkoak diren bestelako agiriak.

2. Jardueran diru-laguntza jaso dezakeen gastuak 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu (BEZa kanpo), hornidura ondasunetarako edo aholkularitza eta laguntza enpresek zerbitzuak emateko, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako gutxienez bi eskaintza aurkeztuko ditu, eta hautatutako eskaintza aukeratzeko arrazoiak emanen.

Onuradunak ez du aurreko lerroaldekoa bete beharko baldin eta diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez badaude edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.

9. oinarria.-Diru-laguntzaren ordainketa.

1. Frogagiriak aztertuta, Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Enpresako zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubideak dakartzan betebeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko du.

2. Emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaeretarako erabiltzen ahalko dira.

Halaber, baimendutako aurrekontua dagokien kontu-sailetan dauden aurrekontuen arabera handitzen ahalko da.

10. oinarria.-Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntzaren onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) 8. oinarrian adierazitako moduan justifikatzea gastuak eta ordainketak, eta diru-laguntza emateko proposamenean ezarritako epean.

b) Diru-laguntzaren xede diren ekintzen gauzatzearen egiaztatzea erraztea, eskatzen diren agiriak eta azalpenak aurkeztuz.

c) Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuari jakinaraztea onuradun baldintza lortzeko betekizuna betetzeari eragiten ahal dion edozein gorabehera.

d) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskabidean interesdunari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak begiratzeko, diru-laguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharren bat hein batean bete ezean, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriz zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala behar denean, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

11. oinarria.-Diru-laguntzen bateragarritasuna eta "de minimis" laguntzak.

1. Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

2. Deialdi hauek "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emandako "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da, hiru zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, onuradunak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako "de minimis" laguntzak aitortzera, eskaerak aurkezten dituztenean.

12. oinarria.-Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

13. oinarria.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren web orrian jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

2. eranskina

HERRIALDEA

POLTSA

(eurotan)

ALBANIA

870

ALEMANIA

410

ANGOLA

1.730

SAUDI ARABIA

1.220

ALJERIA

360

ARGENTINA

1.730

ARMENIA

1.020

AUSTRALIA

1.940

AUSTRIA

610

AZERBAIJAN

1.220

BANGLADESH

1.530

BELGIKA

410

BIELORRUSIA

1.020

BOLIVIA

1.630

BOSNIA-HERZEGOVINA

610

BOTSWANA

1.840

BRASIL

1.560

BRUNEI

1.940

BULGARIA

920

KAMERUN

1.330

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.120

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.430

TXAD

1.120

TXILE

1.840

TXINA

2.080

ZIPRE

710

KOLONBIA

1.330

KONGO

1.730

HEGO KOREA

2.040

BOLI KOSTA

1.330

COSTA RICA

1.330

KROAZIA

610

KUBA

920

DANIMARKA

410

EKUADOR

1.330

AEB (ERDIALDEA)

1.140

AEB (EKIALDEKO KOSTA)

940

AEB (MENDEBALDEKO KOSTA)

1.460

EGIPTO

820

EL SALVADOR

1.330

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.220

ESLOVAKIA

610

ESLOVENIA

510

ESTONIA

1.020

ETIOPIA

1.220

FILIPINAK

1.840

FINLANDIA

610

FRANTZIA (HEGO-MENDEBALDEA)

205

FRANTZIA (GAINERAKOA)

360

GABON

1.330

GEORGIA

1.220

GHANA

1.330

GREZIA

560

GUATEMALA

1.330

GINEA BISSAU

920

GINEA KONAKRY

1.020

EKUATORE GINEA

1.120

HERBEHEREAK

410

HONDURAS

1.330

HUNGARIA

710

INDIA

1.560

INDONESIA

1.840

IRAK

1.120

IRAN

1.330

IRLANDA

410

ISLANDIA

920

ISRAEL

820

ITALIA

410

JAMAIKA

1.330

JAPONIA

2.080

JORDANIA

920

KAZAKHSTAN

1.430

KENYA

1.220

KIRGIZISTAN

1.430

KUWAIT

1.220

LETONIA

1.020

LIBANO

920

LIBERIA

1.020

LIBIA

820

LITUANIA

1.020

LUXENBURGO

410

MADAGASKAR

1.840

MALAYSIA

1.840

MALAWI

1.840

MALI

1.220

MAROKO

360

MAURITANIA

820

MEXIKO

1.140

MOLDAVIA

1.120

MONGOLIA

2.040

NAMIBIA

1.840

NEPAL

1.730

NIKARAGUA

1.330

NIGERIA

1.330

NORVEGIA

610

ZEELANDA BERRIA

2.040

OMAN

1.220

PAKISTAN

1.530

PANAMA

1.330

PARAGUAI

1.630

PERU

1.630

POLONIA

710

PORTUGAL

200

PUERTO RICO

1.020

QATAR

1.200

ERRESUMA BATUA

410

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.330

TXEKIAR ERREPUBLIKA

710

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

1.730

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

920

ERRUMANIA

920

ERRUSIA

1.040

SENEGAL

920

SERBIA-MONTENEGRO

610

SINGAPUR

1.840

SIRIA

920

SOMALIA

1.220

SRI LANKA

1.840

HEGOAFRIKA

1.330

SUEDIA

610

SUITZA

510

THAILANDIA

1.840

TAIWAN

2.040

TUNISIA

410

TURKMENISTAN

1.430

TURKIA

820

UKRAINA

1.120

URUGUAI

1.730

UZBEKISTAN

1.430

VENEZUELA

1.330

VIETNAM

2.040

YEMEN

1.220

ZAMBIA

1.730

ZIMBAWE

1.730

3. eranskina

HERRIALDEA

TALDEA

BRASIL

A

BULGARIA

A

TXINA

A

ZIPRE

A

AEB

A

ESLOVAKIA

A

ESLOVENIA

A

ESTONIA

A

HUNGARIA

A

INDIA

A

JAPONIA

A

LETONIA

A

LITUANIA

A

MAROKO

A

MALTA

A

MEXIKO

A

POLONIA

A

TXEKIAR ERREPUBLIKA

A

ERRUMANIA

A

ERRUSIA

A

TURKIA

A

AUSTRALIA

B

AUSTRIA

B

BELGIKA

B

KANADA

B

TXILE

B

HEGO KOREA

B

DANIMARKA

B

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

B

FINLANDIA

B

GREZIA

B

IRLANDA

B

ISRAEL

B

ITALIA

B

LUXENBURGO

B

MALAYSIA

B

HERBEHEREAK

B

PORTUGAL

B

SINGAPUR

B

HEGOAFRIKA

B

SUEDIA

B

SUITZA

B

Iragarkiaren kodea: F1009564