4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 37/2010 betearazpena
Derek Alan Johnston-ek, Dany Omar Benitez Ortegak eta José Luis Guisado Viciosok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Composan SAren eta Dena Obras y Proyectos SLren aurka epaitegi honetan bideratu den 37/2010 betearazpen-prozeduran, ebazpen bidez erabaki da prozedura honetan ematen diren auto, epai edo epatzeak ediktuz jakinaraziko zaizkiola, non den jakiterik ez baitago. Bada, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da 2010eko martxoaren 8an, betearazpena abiarazteko:
Derek Alan Johnstonek, Dany Omar Benitez Ortegak eta José Luis Guisado Viciosok eskaturik Composan SAren eta Dena Obras y Proyectos, SLren aurkako betearazpena abiarazten da, kopuru hauek ordain ditzaten: 38.222,70 euroko printzipala gehi horren behin-behineko interesak (2.293,36 euro) eta behin-behineko kostua (3.822,27 euro).
Dena Obras y Proyectos, SL enpresaren ondasun edo eskubide hauek enbargatu dira:
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.
Epaitegi honen 191/2009 betearazpenean atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpekoarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi ebazpen honen lekukotza, prozedura horretan enbargoaren kontu har dezaten.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost egun balioduneko epean.
Eta Dena Obras y Proyectos SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Hartzaileari ohartarazten diot aurrerantzean bulego ofizial honetako iragarki-oholean kopiak jarriz jakinaraziko zaizkiola ebazpen guztiak, autoak, epaiak eta epatzeak eta prozedura azkentzen duena izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 6an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1008274