4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 193/2009 betearazpena
Juan Rubio Garcíak eskaturik diru kopuru bat dela-eta Implementos Navarra, SLren aurka epaitegi honetan bideratu den 193/2009 betearazpen-prozeduran ebazpena eman da gaurko egunean; hona zer dioen xedapen zatiak:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdia, Implementos Navarra, SL, erabateko kaudimengabezian dago behin-behinekoz kopuru hauei aurre egiteko: 9.403,52 euro, horren behin-behineko interesak, 564,21 euro, eta betearazpen honek eragindako behin-behineko kostuak, 940,35 euro. Honek ez du galarazten betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu.
Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeak finkatutako testua), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.
Ebazpen hau irmo bihurtutakoan artxiba bitez jarduketak; horretrako, lehenbizi baja eman behar zaie erregistro-liburu egokietan eta estatistiketarako idaztohartu behar dira.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela orgno judizial honi zuzendua jakinarazi ondoko bost egun baliodunetan. Errekurtsoak ez du ebazpenaren betearazpena etengo (LPLaren 186.1 artikulua).
Errekurtsoa jartzerakoan frogatu beharko dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.
Eta Implementos Navarra Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Hartzaileari ohartarazten diot aurrerantzean bulego ofizial honetako iragarki-oholean kopiak jarriz jakinaraziko zaizkiola ebazpen guztiak, autoak, epaiak eta epatzeak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 6an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1008155