66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 53/2010 betearazpena

José Luis Cuadrado de las Heras-ek eskaturik diru kopuru bat dela-eta Dena Obras y Proyectos SLren aurka epaitegi honetan bideratu den 53/2010 betearazpen-prozeduran, ebazpen bidez erabaki da prozedura honetan ematen diren auto, epai edo epatzeak ediktuz jakinaraziko zaizkiola, non den jakiterik ez baitago. Bada, 2010eko apirilaren 6an betearazpena abiarazteko autoa eman da eta 2010eko apirilaren 28an kaudimengabezia adierazten duen autoa; hona zer dioten hitzez hitz xedapen zatian:

Dena Obras y Proyectos SLren aurkako betearazpena abiarazten da, José Luis Cuadrado de las Herasek eskaturik. Printzipala 3.858,23 euro da, behin-behineko interesak 231,49 euro eta behin-behineko kostuak 385,82 euro.

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Betearazpen honen ondorioetarako, eta legezko alderdian, Dena Obras y Proyectos SL enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz José Luis Cuadrado de Las Herasi zor dion diru kopuruari aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea. Zorraren printzipala 3.858,23 euro da, interesak 231,49 euro eta kostuak 385,82 euro (azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatu dira).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Eta Dena Obras y Proyectos SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Hartzaileari ohartarazten diot aurrerantzean bulego ofizial honetako iragarki-oholean kopiak jarriz jakinaraziko zaizkiola ebazpen guztiak, autoak, epaiak eta epatzeak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 5ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008154