4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 96/2010 demanda
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Francisco Javier Jiménez Grávalosek eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren, Mutua Navarraren eta Explotaciones Saldimur Sociedad Limitadaren aurka, lan istripuetarako gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 96/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Iruñean, 2010eko martxoaren 4an.
Demanda aurkeztutzat jo da; tramitatzeko onartzen da. Erregistra bedi.
Egin bekie zitazioa alderdiei, 2010eko irailaren 9an goizeko 11:00etan epaitegi honetako 14. judizio-aretoan ager daitezen (1. solairua), judizio-ekitaldia egiteko. Horretarako deialdi bakarra egiten da. Eman bekizkie aurkeztutako kopiak demandatuei. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela judizio-ekitaldira. Demandatua agertzen ez bada ere ekitaldia ez da atzeratuko, eta formazko zitazioa egin arren demandatzailea agertzen ez bada edo magistratuari bidezkoa iruditzen zaion arrazoirik alegatzen ez badu judizioa eteteko, ulertuko da demandan atzera egin duela (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82. eta 83. artikuluak).
Gizarte segurantzari buruzko prozesua denez, erakunde kudeatzaileari edo zerbitzu komunari eska bekio hamar eguneko epean, ofizioa jasotzen duenetik hasita, igor dezala jatorrizko espedientea edo haren kopia, bai eta demandaren edukiaren inguruan bere esku dituen aurrekariak ere. Jatorrizko espedientea igortzen bada, erakundeari itzuliko zaio epaia irmo bihurtzen denean eta horren gaineko oharra jasoko da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 142. artikulua).
Lan Ikuskatzailetzari ofizioa igortzea erabaki da, hamar eguneko epean txostena bidal dezan, istripuaren inguruabarrak, langileak egiten zuen lanaren nondik norakoak, jasotzen zuen soldata eta kotizazio oinarria jakinarazteko.
Legelariaz baliatzeko eskaera egina dagoela eta jakinarazpenetarako helbidea adierazita dagoela ulertzen da.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65.0096.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Eta hori proposatzen diot epaileari, adostasuna eman dezan.
Eta Explotaciones Saldimur Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1008608