4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 241/2010 demanda
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Miguel Glaria Ibarrak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Dena Obras y Proyectos, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000241/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Epaitza:
Ezesten dut jarduketa hauek eragin dituen 241/2010 demanda, kaleratzeari buruzkoa, baina baiesten dut jarduketei buruzko 309/2010 autoak eragin dituena, langileak eskatuta kontratuaren amaierari buruzkoa. Biak Miguel Glaria Ibarra jaunak jarri zituen, Dena Obras y Proyectos, S.L. enpresaren aurka, eta horrenbestez, deklaratzen dut langilearen eta enpresaren arteko lan-kontratua amaitu dela eta enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio honi men egitera eta demandatzaileei 9.327,76 euro ordaintzera, kalte-ordain gisa. Enpresa absolbitzen dut bere aurka egindako eskakizun guztietatik eta, halaber, Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut bere aurka egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa.
Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelari bat izendatu beharko du.
Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 150,00 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65 024110 prozedura).
Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, 3159 0000 67 024110 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena. Jakinarazi izanaren frogagarri, sinatu dute eta horren fede ematen dut.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 11n.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1008569