66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 169/2010 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Cesar Unzue Estangak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Construcciones Zabalza Arguiñano, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 0000169/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko irailaren 7an, 11:30ean, 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek Lan arloko 2. Epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, 1. solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak ekarri beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Eta Construcciones Zabalza Arguiñano, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1008566