66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 226/2010 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Maite Ermigarate Juancorenak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Proveris, SLren aurka bideratzen ari den 226/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko irailaren 21ean, 11:30ean, 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean egingo dira, bata bestearen atzetik).

Ekitaldi horiek Lan arloko 2. Epaitegiaren judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, 1. solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatua bera agertu beharko da galdeketa egin dakion; pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsona, eta honek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren gertaerak jazotzat jo ahal izango direla, hain zuzen ere haietan pertsonalki aritu bada eta egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Aurkeztutako demanda-idazkian eskatu den dokumentu bidezko froga onartzen da. Hortaz, proveris SL enpresa demandatuak idazki hartan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu (aurreko sei hileko soldaten ordainagiriak ez beste guztiak); jakinarazpen honek horretarako formazko errekerimenduaren balioa du.

Eta Proveris, SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egin da.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 5ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1008245