66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 776/2009 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Karina Sandra Pensado Martínezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan Navarra Actividades Comerciales Índigo SL enpresaren aurka bideratu den 776/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, hots, Karina Sandra Pensado Martínez andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Navarra Actividades Comerciales Indigo, SL y Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritakoa, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 962,69 euro (bederatziehun eta hirurogeita bi euro eta hirurogeita bederatzi zentimo) ordaintzera, gehi urtean %10eko berandutza interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut hari egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eginbidea.-Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei eta ohartaraz bekie haren kontra ezin dela errekurtsorik jarri. Jakinarazi izanaren frogagarri, sinatu dute eta horren fede ematen dut.

Eta Navarra de Actividades Comerciales Indigo, SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 7an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1008242