66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 805/2009 demanda

Ioseba Uriz Baraibarrek eskaturik, JUMP Grupo de Comunicación Integral, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 805/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Ioseba Uriz Baraibarrek JUMP Grupo de Comunicación Integral, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 239,72 euro ordaintzera kalte-ordain gisa, arrazoi objektiboengatik kontratua amaitzeagatik. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.

Epai honen aurka ezin da erregutze-errekurtsorik aurkeztu.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta JUMP Grupo de Comunicación Integral, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1008564