66. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen-ediktua. 183/2009 prozedura

Rosa Mª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Rebeca Amador Borjak eskaturik, Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Partricia, SI enpresaren, Patricia Palomar Stobberen eta Fabiano Kovalskiren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 183/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdia (Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia SI, Patricia Palomar Stobbe eta Fabiano Kovalski) erabateko kaudimengabezian dago behin-behinekoz kopuru hauei aurre egiteko: 10.384,50 euro, horren behin-behineko interesak, 623,07 euro, eta betearazpen honek eragindako behin-behineko kostuak, 1.038,45 euro. Honek ez du galarazten betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu.

Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/03 Legeak finkatutako testua), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen hau irmo bihurtutakoan artxiba bitez jarduketak; horretarako, lehenbizi baja eman behar zaie erregistro-liburu egokietan eta estatistiketarako idatzoharra egin behar da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun baliodunetan. Errekurtsoak ez du ebazpenaren betearazpena etenen (LPLaren 186.1 artikulua).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu beharko dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatu dut. Fede ematen dut.

Eta Kovalski Fabiano y Palomar Stobbe Patricia SI, Patricia Palomar Stobbe y Fabiano Kovalski enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 6an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1008293