4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 354/2009 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan 354/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela kalteengatik eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia hitzez hitz:
97/2010 epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.
Nik, M.ª Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 354/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan hauek parte hartu dute: batetik Fiskaltzak eta bestetik, inplikatu gisa, Mikel de la Cuesta Manriquek eta Daniela Mendoca de Souzak. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:
Epaitza:
Daniela Mendoca de Souza absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut
Eta Daniela Mendoca de Souzari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko apirilaren 30ean.-Epaile magistratua, M. Paz Benito Oses.
Iragarkiaren kodea: J1008141