4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 974/2009 hitzezko judizioa (PZL 2000)
Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:
89/2010 epaia. Iruñean, 2010eko maiatzaren 4an.
Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 974/2009 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia Compañía Europea de Artículos, del Descanso SAk sustatu du, Jesús De Lama Aguirre prokuradore jaunak ordezkatuta eta Enrique Ocejo Marin legelari jaunak lagunduta, Juan Luis Otazu Janariz jaunaren aurka.
Epaitza:
Baiesten dut De Lama prokuradore jaunak, Compañía Europea de Artículos del Descanso, SAren izenean eta hura ordezkatuz, Juan Luis Otazu Janarizen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 1.098,64 euro (printzipala) gehi demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak ordaintzera, bai eta kostuak ere.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Juan Luis Otazu Janariz non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 4an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1008140